Alaves eta Baskoniaren udako kanpusetan euskaraz eskaintzarik izango da?

Iazko ekainean postontzi honetan bertan nire kexa adierazi nuen Alavesek urtero udal kirol instalazioetan egiten dituen haurrentzako kanpusetan euskararik batere ez delako erabiltzen eta ez nuen inolako erantzunik jaso. Aurtengo udan ere egoera berarekin jarraituko dugu? Asko eskatzea litzateke udalak hizkuntzaren erabileraren aldetik baldintza batzuk jartzea halako jarduerak antolatzen dituzten taldeei, guztionak diren baliabideak erabiltzen dituztela kontuan hartuta? Urte osoan zehar gure seme-alabek kirola euskaraz egin dezaten saiatzen garen gurasoontzat garrantzitsua litzateke.

Jakin nahiko nuke Udalak zer egiteko asmoa duen arazo honen aurrean.

M.M.U. Normal 13/04/2018 12:26:41 Erantzuna eman zaio

Gai hau Kirolak - Kirol jarduera atalean sartu da, herritarren postontziaren funtzionamendua eraginkorragoa izan dadin.

Udala 2018/04/27 08:30:15


Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluari jarraituz, jakinarazten dizugu ematen ari zaren datuak "HERRITARREN PARTE-HARTZEA" izeneko fitxategi automatizatuari erantsiko zaizkiola, zeinaren titularra Gasteizko Udala baita; "Parte hartzailearen identifikazioa beharrezkoa den herritarren parte hartzearen kudeaketa" da fitxategiaren helburua.

Zeure datuak ikusi, zuzendu, ezez­tatu nahiz horien kontra agertzeko eskubideez baliatu ahal zara, Herritarrei laguntzeko bulego batera idazki bat bidaliz.