ZABALGANA GIZARTE ETXEA ETA EUSKERA
-
Zabalgana eskura programatzen duten %100, gaztelerazko ekintzak dira. Ez dago bat bera ere euskaraz. Lotsagarria eta mingarria auzo berri eta gazte batean udalak egiten duen euskararen erabileraren normalizazioa eta sustapena.
Zabalgana euskaraz 29/11/2023 08:03:40
-
Zabalgana Eskuraren programazioan, noizbehinkakoak diren beste jarduera batzuk programatzen dira, monitore espezializatu bat eskatzen dutenak, eta, askotan, langile horiek ez dute eskolak euskaraz emateko gaitasunik.
Bestalde, esperientzia handia dugu asteburuko jarduerak euskaraz programatu direla askotan, eta bertan behera utzi behar izan direla izen-emate faltagatik.
Horren ordainetan, elkartze aretoan egiten diren haurrentzako lantegi guztiak euskaraz dira, familia-lantegiak izan ezik. Lantegi horietan aitak edo amak parte hartzen dute, eta elebidunak dira.
El Ayuntamiento 30/11/2023 09:18:38
En cumplimiento con el Reglamento General de Protección de datos (RGPD), se puede consultar la política de privacidad del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz que tiene como finalidad dar a conocer las condiciones que rigen la recogida y tratamiento de datos personales tanto online en este sitio Web y en cualquiera de sus subdominios, microsites y/o aplicaciones móviles, como offline.