Ver último comentario (añadido 14/05/2026 10:52:47)
GeoVitoria no funciona sin javascript.
Behin baino gehiagotan Udalak euskaraz eskainitako jarduera/ikastaro batean eman dut izena, baina egiteko orduan gaztelaniaz eman da. Azken aldia, duela aste pare bat gertatu zen Arriagako Polikiroldegian, 'Zure asteko menua diseinatu' jarduerarekin. Primeran egon zen, eman zuen nutrizionistak mail altua eta gure zalantzei erantzuteko prestasun osoa eskaini zigun, baina gaztelaniaz. Azaldu zigunez, enpresak ez zion ezer adierazi.
Ulertzen dut enpresen estrategia bat dela, baina udalak ez luke onartu behar. Mesedez, euskaldunen eskubideak bermatzeko eskatzen dizuet.
Eskerrik asko.
R.O.V. 13/05/2026 11:38:10
Ulertzen dugu egoerak sortu duen desadostasuna eta kezka. Erabat ados gaude, enpresek kontratuan jasotako hizkuntza-irizpideak bete behar dituzte.
Gertatutakoa dagokion enpresarekin aztertuko dugu.
Eskerrik asko herritarren postontzia erabiltzeagatik eta gure zerbitzuak hobetzen laguntzeagatik.
El Ayuntamiento 14/05/2026 10:52:47
En cumplimiento con el Reglamento General de Protección de datos (RGPD), se puede consultar la política de privacidad del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz que tiene como finalidad dar a conocer las condiciones que rigen la recogida y tratamiento de datos personales tanto online en este sitio Web y en cualquiera de sus subdominios, microsites y/o aplicaciones móviles, como offline.