Ver último comentario (añadido 06/03/2026 12:50:33)
Udaletxearen webgunea euskaraz bisitatu nahi dut baina udaletxeak oso zail jartzen du.
Izan ere udaletxeko webgunea bisitatzerakoan euskarazko bertsiora aldatzen dut. Baina webgunean ez du nire hautaketa hau gogoratzen eta webgunea bisitatzeko sesio berri bat hasten dudan bakoitzean, webgunea gazteleraz agertzen zait. Horrenbestez, behin eta berriro eskuz euskarazko bertsiora aldatu behar izaten dut.
Honek euskaldunok udaletxearekin harremana euskaraz izateko pausu bat gehiago eskatzen digu, honek suposatzen duen deserosotasun eta denbora galtzearekin.
Ongi inplementatuta dauden webgune eleanitzek erabiltzaileek hatutatutako hizkuntza gogoratu behar dute, hurrengo bisitetan erabiltzailearen erabakia errespetatu eta era lehenetsian erabiltzaileak hautatutako hizkuntzan agertzeko, ez webguneak behartutako hizkuntzan (udaletxearen kasuan, gaztelera). Imaginatzen duzue Google-n sartzen den bakoitzean webgunea beti ingelesez agertzea eta erabiltzaileak behin eta berriro gaztelera edo euskarara aldatu behar izatea. Hori ez da batere erabilgarria baina zoritxarrez, hori pasatzen da gasteizko udaletxearen webgunean.
Zergatik ez aldrebes? Webgunea beti euskaraz eta horrekin konforme ez dagoen erabiltzaileak behin eta berriro eskuz gaztelarazko bertsiora pasa behar izatera derrigorrezkoa? Webgunearen arduradunak uste badu horrek ez duela zentzurik, kontrakoak ere ez du eta beraz, beharrezkoa da zuzentzea.
A.E.A. 04/03/2026 22:21:55
Lehenik eta behin, eskerrik asko zure mezuagatik, cookierekin arazo bat dagoela antzematen lagundu baitiguzu.
Izan ere, udal webgunean ditugun ezarpenetan erreparatuz horrela behar luke:
1- Euskaraz nabigatzean, leiho berria zabaltzean hizkuntz ezarpena gogoratzea, betiere aurreko saioko azken orrialdearen hizkuntza aintzat hartuz.
2- Cookien faltan (lehenengo bisita denean edo nabigatzailean garbiketa egin ondoren), nabigatzailearen hizkuntza lehenetsiko luke. Hortaz, nabigatzailearen hizkuntza aukera euskara balitz, hizkuntz horretan agertuko litzateke lehendabizi.
Hizkuntzaren cookie-a bikoiztuta agertzen da eta hor dago koxka. Albait arinen zuzenduko dugu.
El Ayuntamiento 06/03/2026 12:50:33
En cumplimiento con el Reglamento General de Protección de datos (RGPD), se puede consultar la política de privacidad del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz que tiene como finalidad dar a conocer las condiciones que rigen la recogida y tratamiento de datos personales tanto online en este sitio Web y en cualquiera de sus subdominios, microsites y/o aplicaciones móviles, como offline.