Ver último comentario (añadido 15/05/2025 11:26:23)
Euskaraldiaren lehenengo eguna aprobetxatu nahiko nuke Gasteizko Udalari eskaera zuzena egiteko.
Izaskun Arrue Kulturunearen lehenengo urteurrena betetzeko gutxi falta den honetan, jakin nahiko nuke zergatik ez diren udal webgunean argitaratzen bertan antolatzen diren ekintzak?
Gasteizko euskalgintzaren lanaren ostean, IAK martxan jartzea lortu zen orain urtebete. Lehenengo urte honetan kalitatezko programazio zabala izan du espazio berri honek, baina ekintza horiek ez dira udal webgunean agertu. Bertan argitaratzeak asko lagunduko luke difusioan, eta euskal mundu, mugimendu, unibertsoa zabaltzeko aukerak handituko lituzke.
Udal eraikina izanda, eta udalaren babesa duen proiektu izanda, ezin daiteke ulertu udal agendan ez agertzea bertan astero astero antolatzen diren ikuskizun, kontzertu, hitzaldiak eta bestelakoak.
Mila esker
euskaldun bat 15/05/2025 10:48:26
Gai hau Herritarrentzako informazioa eta laguntza - Web orria atalean sartu da, herritarren postontziaren funtzionamendua eraginkorragoa izan dadin.
El Ayuntamiento 15/05/2025 11:26:23
En cumplimiento con el Reglamento General de Protección de datos (RGPD), se puede consultar la política de privacidad del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz que tiene como finalidad dar a conocer las condiciones que rigen la recogida y tratamiento de datos personales tanto online en este sitio Web y en cualquiera de sus subdominios, microsites y/o aplicaciones móviles, como offline.