AISIALDIKO ZERBITZUEN GREBA
-
Gaur eta etzirako deituta dagoen grebaren harira hainbat galdera egin nahiko nituzke.
Ikusten ari gara nola Udalak azpikontratatutako hainbat enpresek ez dituztela haien langileen eskubideak kontutan hartzen (asialdiko langileak lan hitzarmenik gabe, kirol zerbitzuetako begirale eta sorosleak soldata orduan jaso ahal izateko greba deialdiak...). Udalak enpresa hauen kontratatzaile gisa gehiago egin beharko luke enpresa hauei jarraipena egiterako orduan, eta langileen lan baldintza duinak bermatzerako orduan. Langileen soldatak edo lan baldintzak murrizteak, eskeintzen diren zerbitzuen kalitatea jeistea ekartzen baitu eta langile zein erabiltzaileok pairatzen ditugu kudeaketa eskas horien ondorioak.
-Zer egiten du Gasteizko udalak azpikontratatutako enpresek langileen lan baldintza duinak bermatzeko? Ze mekanismo ditu udalak eta zeintzuk jarri ditu martxan langile hauek babestu ahal izateko?
-Ze kontrol bitarteko ditu udalak enpresa hauen egitekoaren gainean?
-Inolako zigorrik edo kalterik jasotzen al dute azpikontrata hauek beste lehiaketa publiko batean parte hartzerako orduan?
Erantzunaren zain.
J.A.C. 08/05/2024 09:27:01
-
Erantzunaren zain.
J.A.C. 08/05/2024 09:27:01
-
Gai hau Kirola - Kirolak (bestelakoak) atalean sartu da, herritarren postontziaren funtzionamendua eraginkorragoa izan dadin.
El Ayuntamiento 08/05/2024 10:04:00
En cumplimiento con el Reglamento General de Protección de datos (RGPD), se puede consultar la política de privacidad del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz que tiene como finalidad dar a conocer las condiciones que rigen la recogida y tratamiento de datos personales tanto online en este sitio Web y en cualquiera de sus subdominios, microsites y/o aplicaciones móviles, como offline.