Saskibaloi zelaiak

  • Kaixo, 8 urteko ume bat naiz eta nire auzoan ezin dut saskibaloia jolastu!!! Ta asko gustatzen zait! Arantzabelan bizi naiz eta Salburuan saski bat jarri zuten futbol zelai baten aurrean, ezpaloian, non lekua ez dagoen jolasteko!! Gero Arana parkeko zorua zuloa beteta eta klaboz beteta dago, eta arratsaldetan beti jende berdina dator eta hesi batzuk jartzen dituzte lurrari lotuta!!! Ta nik uste boleibolera jolasten zutela... Baina amak ez dudan orain gogoratzen kirol batera jolasten dute, baina saskibaloia ez, ta nik ezin dut jolastu hor ere... Orduan, jolasteko batzuetan Arantzabela ikastolako hezia pasatzen dugu ta han bai jolastu dezakegu... Baina amak esaten didanez... Idatzi hau guztia, pixkat, amak zuzendu dit...

    Mesedez saskibaloi zelaiak bhar ditugula.

    Eskerrik asko

    Ekhi Goikoetxea

    E.G.M. Muy triste 25/04/2022 12:36:55 Comentario respondido

  • Kontuan hartuko dugu gai honetaz egin diguzun iradokizuna. Herritarren ekarpenak beti dira ongi etorriak, erabakiak hartzen eta udal zerbitzuak hobetzen laguntzen baitigute.

    Logotipo del Ayuntamiento El Ayuntamiento 25/04/2022 14:40:56

  • Arana parkeko saskibaloi-eremuari dagokionez:

    Kanpora ateratzen den iltze bat aurkitu dugu, eta kendu egingo dugu. Iltze gehiago ikusten baduzu (guk ez), jakinarazi iezaguzu, arren. Esaguzu gutxi gorabehera non dauden, argazkien bidez aukeran.

    Saskibaloi-eremuei dagokienez, ez dago aurreikusita inguru horretan saskibaloi-eremu gehiago sortzea.

    Baina jakinarazi nahi dizut Salburuan aipatzen duzun futbol-zelaia hori (bertan saski bat jarri dutela diozun berbera), ez dela berez futbol-zelaia, baizik eta Agorespace delakoa, non futbolean jokatu daitekeen, baina baita saskibaloian ere, saskibaloi-saskiak baititu ateen gainean.

    Etxetik gertu badituzu saskibaloian aritzeko beste leku batzuk, amak lagunduta joateko modukoak, esaterako:

    Salburuan, Gabriela Mistral eta Nikosia kaleen arteko bidegurutzean bi saskibaloi-eremu daude.

    Baita Benito Pérez Galdos plazan, Aranbizkarra parkea gurutzatuta, Fernan Gonzalez kalearen eta Gregorio Altube plazaren artean.

    Salvador Allende zidorrean lau saskibaloi-eremu daude guztira.

    Zaramaga auzoan 3 saskibaloi-eremu daude eta Judimendi parkean beste bat.

    Logotipo del Ayuntamiento El Ayuntamiento 24/05/2022 14:01:24


En cumplimiento con el Reglamento General de Protección de datos (RGPD), se puede consultar la política de privacidad del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz que tiene como finalidad dar a conocer las condiciones que rigen la recogida y tratamiento de datos personales tanto online en este sitio Web y en cualquiera de sus subdominios, microsites y/o aplicaciones móviles, como offline.