Gasteizko kale-izendegia gaurkotu

GeoVitoria no funciona sin javascript.

  • Aste honetan jakin da Diego de Rojas kalea eraberrituko dela eta, horren harira, jakin dugu pertsona hori kolonizatzaile espaniar bat izan zela. Horri gehitu behar zaio, bestalde, Memoria Historikoaren legea ez dela zehatz-mehatz jarraitzen Gasteizen kale-izendegiarekin eta oraindik ere frankismoarekin lotutako pertsona batzuek kalea mantentzen dutela hirian.

    Horren aurrean, kontuan izan behar da ere, Isabel Mellén eta Virginia López de Maturana adituek egindako lan baten ondorioz, Gasteizko udalak emakume garrantzitsuen izena jarri ziela hiriko 9 kaleri, kale-izendegi berdinkoiago bat izateko helburuarekin.

    Hau honela, hiru gauza egiteko proposatu nahi diot Gasteizko Udalari:

    - aztertzea zeintzuk diren Gasteizko kale-izendegian ezegokiak edo gaitzesgarriak diren kale izenak

    - Gasteizek kale-izendegira gehitu ditzakeen emakume garrantzitsuen zerrenda egiten jarraitzea, aipatu den lan horren harira

    - kale-izendegia gaurkotzea, gaitzesgarriak diren gizonak nabarmendu nahiko genituzkeen emakumeengatik ordezkatuz

    Zuen interesekoa irudituko zaizuelakoan. Eskerrik asko aldez aurretik eta agur bero bat,

    herritar bat Triste 06/11/2024 15:17:22


In compliance with the General Data Protection Regulation (GDPR), you can consult the privacy policy of the Vitoria-Gasteiz City Council which aims to publicize the conditions governing the collection and processing of personal data both online on this site Web and in any of its subdomains, microsites and / or mobile applications, such as offline.