View latest comment (added 17/06/2025 09:13:22)
GeoVitoria no funciona sin javascript.
Kaixo,
Duela hilabete batzuk hitzordu bat izan nuen gazteentzako aholkularitza juridikorako zerbitzuan, eta oso pozik atera nintzen.
Duela astebete beste hitzordu bat eskatu behar izan dut baina oso hitzordu gutxi daude (bi egun astean) eta itxaron zerrenda oso handia omen da... Ondorioz, eskaintzen didaten data jada beranduegi da behar dudan tramiterako, eta gainera uztaila eta abuztuan itxita dago...
Uste dut zerbitzu hau oso beharrezkoa dela, eta nabarmena dela hori itxaron zerrenda ikusita. Hala ere, oso ordutegi murriztua dauka eta hitzordu gutxiegi eskaintzen dira. Beraz, hitzorduak areagotzeko eskatu nahi dut hemendik, horrelako zerbitzu batek gazteentzako duen garrantzia ikusita, eta argi eta garbi eskaria betetzera iristen ez dela ikusita.
L.M.V. 10/06/2025 19:07:26
Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizugu zure esperientzia partekatzeagatik eta gazteentzako aholkularitza juridikoko zerbitzuaren balorazio positiboagatik. Pozten gaitu zure lehen hitzordua pozgarria izan zela jakiteak.
Erabat kontziente gara zerbitzuaren eskari handiaz eta hitzorduen erabilgarritasun mugatuak sor ditzakeen zailtasunez. Ulertzen dugu zein garrantzitsua den Gasteizko gazteentzako aholkularitza eskuragarria eta egokia izatea.
Udala lanean ari da arreta emateko gaitasuna hobetzeko eta itxaronaldiak murrizteko irtenbideak bilatzeko. Badakigu egungo egoera ez dela ideala, eta alternatibak aztertzen ari gara etorkizunean zerbitzuaren funtzionamendua optimizatzeko.
Zure ulermena eta ekarpena estimatzen ditugu, beharrak eta hobetzeko arloak identifikatzen laguntzen baitigu. Zure esanetara gauzkazu beste edozein kontsulta egiteko.
The City Council 17/06/2025 09:13:22
In compliance with the General Data Protection Regulation (GDPR), you can consult the privacy policy of the Vitoria-Gasteiz City Council which aims to publicize the conditions governing the collection and processing of personal data both online on this site Web and in any of its subdomains, microsites and / or mobile applications, such as offline.