Salburuako haur jolasen animazioa eta "aniztasuna"
-
Arratsalde on,
Atzo irailak 17 Salburuako Ekialdeko Parkean haurrentzat jarri ziren jolasetara joan nintzen familiarekin eta gauza batek arreta handia deitu zidan, etengabe jarrita zegoen musikaren harira.
Hasteko, hausnartu liteke ea benetan beharrezkoa den etengabe musika hain altu izatea bozgorailuetan (errazten al du jolas giro erlaxatu bat lortzen ala kontrakoa?), batez ere hantxe bertan gasolinazko generadore bat zarata ateratzen izatera ere behartzen duelako.
Edonola ere, ez da hori nire kexaren arrazoia.
Kontua da, han egon ginen denbora guztian, ABESTI BAKARRA ERE EZ zela entzun euskaraz. Ezta bakarra ere. Han zeuden monitoreek ere, beti lehenengo hitza gazteleraz haur zein nagusioi. Zer nahi duzue esatea, nekagarria da norbere herrian beti arrotz sentitzea, horrelako gauzetan ere. Atzo, Ekialdeko Parkeko jolas horietan, euskara bakarra kartelean zegoen: beti bezala, toke folklorikoa ematen, eta ezer gehiago ez.
A.O.A. 18/09/2024 15:18:58
In compliance with the General Data Protection Regulation (GDPR), you can consult the privacy policy of the Vitoria-Gasteiz City Council which aims to publicize the conditions governing the collection and processing of personal data both online on this site Web and in any of its subdomains, microsites and / or mobile applications, such as offline.