Ver último comentario (añadido 09/07/2025 10:31:46)
GeoVitoria no funciona sin javascript.
Euskaraldiaren lehenengo eguna aprobetxatu nahiko nuke Gasteizko Udalari eskaera zuzena egiteko.
Izaskun Arrue Kulturunearen lehenengo urteurrena betetzeko gutxi falta den honetan, jakin nahiko nuke zergatik ez diren udal webgunean argitaratzen bertan antolatzen diren ekintzak?
Gasteizko euskalgintzaren lanaren ostean, IAK martxan jartzea lortu zen orain urtebete. Lehenengo urte honetan kalitatezko programazio zabala izan du espazio berri honek, baina ekintza horiek ez dira udal webgunean agertu. Bertan argitaratzeak asko lagunduko luke difusioan, eta euskal mundu, mugimendu, unibertsoa zabaltzeko aukerak handituko lituzke.
Udal eraikina izanda, eta udalaren babesa duen proiektu izanda, ezin daiteke ulertu udal agendan ez agertzea bertan astero astero antolatzen diren ikuskizun, kontzertu, hitzaldiak eta bestelakoak.
Mila esker
euskaldun bat 15/05/2025 11:26:23
IAKren ekintzen informazioaren inguruko zalantza ez dute argitu, eta dagoeneko hiru aste igaro dira. Mila esker
euskaldun bat 09/06/2025 15:15:20
Hilabete baino gehiago zalantza erraza dirudiena erantzuteko...
euskaldun bat itxaroten 23/06/2025 16:02:47
Lehenik eta behin, barkamena eskatu nahi dizugu erantzuna atzeratzeagatik.
Udal webguneko Agendan udal langileok baino ezin dugu informazioa argitaratu, eta ez dugu diruz lagundutako jarduera guztien berri ematen, Udalak berak antolatutako jarduera eta programen berri baizik. Egia da noizean behin salbuespenen bat egiten dugula jarduera bereziren bat denean, baina ez ohiko programazioan.
IAKn egiten den programazioa, erakunde kudeatzaileak antolatua, zentroari buruzko webgunetik (esteka) eta eskuragarri dagoen Euskararen agenda atalaren bidez eskura daiteke.
Edonola ere, aurreikusita daukagu uda ostean beste aukeraren bat aztertzea, IAKn antolatutako jarduerak zabaltzen laguntzeko.
Eskerrik asko zure laguntzagatik.
El Ayuntamiento 09/07/2025 10:31:46
En cumplimiento con el Reglamento General de Protección de datos (RGPD), se puede consultar la política de privacidad del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz que tiene como finalidad dar a conocer las condiciones que rigen la recogida y tratamiento de datos personales tanto online en este sitio Web y en cualquiera de sus subdominios, microsites y/o aplicaciones móviles, como offline.