AISIALDIKO ZERBITZUEN GREBA

  • Gaur eta etzirako deituta dagoen grebaren harira hainbat galdera egin nahiko nituzke.

    Ikusten ari gara nola Udalak azpikontratatutako hainbat enpresek ez dituztela haien langileen eskubideak kontutan hartzen (asialdiko langileak lan hitzarmenik gabe, kirol zerbitzuetako begirale eta sorosleak soldata orduan jaso ahal izateko greba deialdiak...). Udalak enpresa hauen kontratatzaile gisa gehiago egin beharko luke enpresa hauei jarraipena egiterako orduan, eta langileen lan baldintza duinak bermatzerako orduan. Langileen soldatak edo lan baldintzak murrizteak, eskeintzen diren zerbitzuen kalitatea jeistea ekartzen baitu eta langile zein erabiltzaileok pairatzen ditugu kudeaketa eskas horien ondorioak.

    -Zer egiten du Gasteizko udalak azpikontratatutako enpresek langileen lan baldintza duinak bermatzeko? Ze mekanismo ditu udalak eta zeintzuk jarri ditu martxan langile hauek babestu ahal izateko?

    -Ze kontrol bitarteko ditu udalak enpresa hauen egitekoaren gainean?

    -Inolako zigorrik edo kalterik jasotzen al dute azpikontrata hauek beste lehiaketa publiko batean parte hartzerako orduan?

    Erantzunaren zain.

    J.A.C. Normal 08/05/2024 10:04:00 Comentario respondido

  • Erantzunaren zain.

    J.A.C. Triste 08/05/2024 10:04:00 Comentario respondido

  • Gai hau hainbat aldiz atalez aldatua izan den arren (aisialdia / ogasuna / kirola) luzatutako gai eta galderei erantzuna jaso gabe jarraitzen dut apirilaren 2tik, erantzuna jasotzea gustatuko litzaidake. Eskerrik asko.

    J.A.C. Muy triste 27/05/2024 10:35:59 Comentario respondido

  • Kirol-ikastaroak gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan hainbat enpresaren bidez ematen dira. Enpresa horiek langileak kontratatzen dituzte, proposatutako jardueren saioak behar bezala garatzeko gaitzen dituen prestakuntzarekin.

    Vitoria-Gasteizko Udalak, jarduera eskaini ondoren eta hilero, kirol-ikastaroak ematen dituzten enpresek jaulkitako fakturak izapidetzen ditu. Gaur egun, jasotako faktura guztiak administratiboki izapidetuta daude, epean eta modu egokian, dagokion or-dainketa egiteko.

    Udalak kontratatutako enpresentzat lan egiten duten langileei dagokienez, adierazi behar da indarrean dagoen lege-araudiak, alde batetik, haien lan-eskubideak eta -baldintzak arautzen dituela (funtsean, Langileen Estatutua eta Arabako kirol-arloko hitzarmen kolektiboa), eta, bestetik, enpresen ez-betetzeen kasuan erabili beharreko bitartekoak zehazten dituela.

    Azkenik, jakinarazi behar da Vitoria-Gasteizko Udalak ez duela parte hartuko enpresa-ren eta langileen arteko harremanen eremu pribatuan kokatutako gaietan. Hala ere, Disport enpresari enpresa-betebeharrak (nominak ordaintzea) betetzeko eskakizuna helarazi zaio, eta bi aldeentzako konponbide egokiak bilatzeko lan egitera animatzen du, zerbitzuen normaltasuna berrezartzen laguntzeko.

    Logotipo del Ayuntamiento El Ayuntamiento 31/05/2024 10:29:55


En cumplimiento con el Reglamento General de Protección de datos (RGPD), se puede consultar la política de privacidad del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz que tiene como finalidad dar a conocer las condiciones que rigen la recogida y tratamiento de datos personales tanto online en este sitio Web y en cualquiera de sus subdominios, microsites y/o aplicaciones móviles, como offline.