Bidegorrietatik joateko zailtasun ugari hiri guztian zehar

  • Arratsalde on,

    Gasteizek bizikletarekin ibiltzeko puntu beltz batzuk dituela salatu nahiko nuke, hainbat arrazoirengatik:

    - terrazek espaloia eta bidegorriaren arteko espazio gehiena hartzen dutelako (adib. Gasteiz hiribideko Bertiz okindegia eta Berlin kafetegiaren terrazek egoera arriskutsuak sortzen dituzte)

    - autoek etengabe erabiltzen dituzte segregatu gabeko bidegorriak aurreratu edo aparkatzeko

    - 30 kaleak ez dira behar bezala errespetatzen

    - eransten dudan irudian ageri den bezala, negozioek euren ekipamenduarekin bide gorria oztopatzen dute

    - beste hainbat bidegorriren mantenua ez da egokia eta ez dago argi bidegorria izaten jarraitzen duten (adib. Florida parkea eta Mendizorrotza estadio ondoko tartea)

    - Badaia kaleko bidegorria arriskutsua da eta etengabe oztopatzen dute oinezkoek eta autoek

    - eta hirian zehar aurkitu daitezkeen beste hamaika kasu

    Hori dela eta, bizikletarekin seguru, eroso eta arauak betetzen joan nahi duen hiritar gisa, aipatutako puntu hauek konpontzea eskatzen dut, hiriko mugikortasun jasangarriaren aldeko apustu irmo bat egiten jarraitzearekin batera (esaterako, fisikoki banatu eta babestutako bide-gorrien sarea zabalduz).

    Eskerrik asko zuen arretarengatik eta zuen erantzunaren zain gelditzen naiz. Agur bero bat,

    BGM

    Ver archivo adjunto

    B.G.M. Triste 02/02/2024 12:06:26


En cumplimiento con el Reglamento General de Protección de datos (RGPD), se puede consultar la política de privacidad del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz que tiene como finalidad dar a conocer las condiciones que rigen la recogida y tratamiento de datos personales tanto online en este sitio Web y en cualquiera de sus subdominios, microsites y/o aplicaciones móviles, como offline.