Página web: El Buzón ciudadano, paso a paso

  • Salburuan pasiatzen ikusi dut Curitiva deitzen den kalea dagoela. Horrelaxe ageri da kaleko errotulazioan, udalaren kale-izendegian eta baita ere Google Maps eta Google Street View-n.

    Deigarria iruditu zait kalearen izenaren ortografia eta jakinmina piztu zait. Izan ere, Brasilgo Curitiba hiria ezaguna da munduan hirigintzaren eta mugikortasunaren alorrean aintzindaria izan delako.

    Kalearen izena hiri horrengatik bada, ez dirudi ondo idatzita dagoenik. Honako esteka honek Curitibako hiriaren sorrerari eta izenari buruzko informazioa jasotzen duen hiriaren website ofizialera darama: https://www.curitiba.pr.gov.br/conteudo/historia-fundacao-e-nome-da-cidade/207

    Mesedez, argitu dezakezue Curitiva kalearen izena zergatik datorren era horretan idatzita?

    Ondo izan.

    I.B.B. Normal 22/02/2021 13:03:09


In compliance with the General Data Protection Regulation (GDPR), you can consult the privacy policy of the Vitoria-Gasteiz City Council which aims to publicize the conditions governing the collection and processing of personal data both online on this site Web and in any of its subdomains, microsites and / or mobile applications, such as offline.