Bizikidetza eta Gizarte-kohesioa

Bizikidetza eta Gizarte-kohesioa arloari dagokionez, honako gaiak bereizi ditu Vitoria-Gasteizko Udalak herritarrek iradokizun, iruzkin eta eskariak errazago egin ditzaten. Gai horietako bat sakatuz gero, argibide gehiago eskuratu ahalko duzu. Horretaz gain, zenbait gaitan, beste herritarrek egindako ekarpenak eta Udalak berak emandako erantzunak edo jakinarazpenak ikusi ahalko dituzu.

Garapenerako Lankidetza

Vitoria-Gasteizko Udalaren garapenerako lankidetzaren kudeaketari eta gasteiztarron artean herrialde txiroenekiko elkartasunaren sustapenari buruzko gaiak: GGKE-etarako laguntza, garapenerako lankidetza eta heziketa, tokiko giza garapena, oinarritutako eta tokiko erakunde demokratikoak.

Genero-berdintasuna

Generoaren ikuspegiarekin eta gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren printzipioarekin lotutako gaiak.

Bizikidetza eta Aniztasuna

Aniztasunaren kudeaketarekin eta hirian bizikidetza sustatzearekin zerikusia duten gaiak. Planak, programak eta udal baliabideak aniztasun funtzionalari, kulturartekotasunari, bakea eta giza eskubideei eta memoria historikoari lotuak, sentsibilizazioa, ikusgarritasuna eta hainbat kolektiboren parte hartzea sustatzea helburu dutenak.

Berdintasuna, Bizikidetza eta Lankidetza - Bestelakoak

Berdintasuna, bizikidetza eta lankidetza arloarekin zerikusia duten baina aurreko idazpuruetan sartu ezin diren egoerak.