Enplegua eta prestakuntza

Enplegua eta prestakuntza arloari dagokionez, honako gaiak bereizi ditu Vitoria-Gasteizko Udalak herritarrek iradokizun, iruzkin eta eskariak errazago egin ditzaten. Gai horietako bat sakatuz gero, argibide gehiago eskuratu ahalko duzu. Horretaz gain, zenbait gaitan, beste herritarrek egindako ekarpenak eta Udalak berak emandako erantzunak edo jakinarazpenak ikusi ahalko dituzu.

Enpleguaren sustapena

Enpleguaren kudeaketa eta sustapenarekin, lan merkatuaren prospekzioarekin, lanaren inguruko informazio zein orientabidearekin zerikusia duten kexak eta/edo iradokizunak.

Enplegurako prestakuntza

Udalak, lanbideari lotutako helburuak lortzeko, herritarrei eskaintzen dizkien prestakuntza bide edo programekin zerikusia duten kexak eta/edo iradokizunak.

Udal enplegua

Gasteizko Udalak langileak kontratatzearekin zerikusia duten kexak eta/edo iradokizunak. Lan Eskaintza Publikoa, kontratazio zerrenden kudeaketa, prestakuntza eta karrera profesionala.

Prestakuntza eta enpleguarekin lotutako beste batzuk

Enplegua sustatzearekin eta lanbide prestakuntzarekin zerikusia duten baina aurreko idazpuruen barruan sartu ezin diren kexak eta/edo iradokizunak.