Hirigintza - Etxebizitza
Hirigintza - Etxebizitza arloari dagokionez, honako gaiak bereizi ditu Vitoria-Gasteizko Udalak herritarrek iradokizun, iruzkin eta eskariak errazago egin ditzaten. Gai horietako bat sakatuz gero, argibide gehiago eskuratu ahalko duzu. Horretaz gain, zenbait gaitan, beste herritarrek egindako ekarpenak eta Udalak berak emandako erantzunak edo jakinarazpenak ikusi ahalko dituzu.
Hiriaren plangintza
Egun berraztertze prozesuan dagoen Gasteizko Hiri Antolakuntzarako Plangintza Orokorrean jasotako Hiri proiektuei buruzko gaiak
Etxebizitza
Etxebizitza publikoko proiektuen (etxebizitzaren prezioa, BOEen zozketa, etxebizitzen okupazioa, txabola ugaritasuna, etxebizitzen birgaitzea, etxebizitza sozialak, higiezinetako mobbinga...) mantentze, birgaitze eta administrazio eraginkorrarekin zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
Obrak eraikinetan
Eraikin publiko zein partikularretan gauzatzen diren obrekin (zaratak, obretako segurtasuna, obren ondoriozko zikinkeria, hautsa, lizentziarik gabeko obrak, eta abar) zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
Hirigintza kontrola
Obra, eraikuntza eta instalazioetarako hirigintza lizentzia behar duten jarduerekin, baita hirigintza jarduerekin (lizentziarik gabeko obrak, eraikinak zein instalazioak kontserbatzeko betebeharra, eraikuntza erabilerak, hirigintzako aurria, eta abar) lotutako administrazio kontrolerako bestelako kontrol formekin ere, zerikusia duten kexak eta /edo iradokizunak.
Eraiki gabeko orube / lur sailak
Hirian eraiki gabe dauden eta osasungarritasun zein segurtasun arazoak eragin ditzaketen orube eta / edo lur sailak egotearekin zerikusia duten kexa eta / edo iradokizunak.
Hilerriak
Udalarenak diren hilerrien kudeaketarekin (ehorzte eskubideen transmisioa, hilerriak onik zaintzea eta garbitzea,...) zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
Hirigintza (bestelakoak)
Hirigintza arloarekin zerikusia duten, baina aurreko idazpuruen barruan sartu ezin diren kexak eta / edo iradokizunak.