Herritarren segurtasuna: udaltzaingoa eta suhiltzaileak

Herritarren segurtasuna: udaltzaingoa eta suhiltzaileak arloari dagokionez, honako gaiak bereizi ditu Vitoria-Gasteizko Udalak herritarrek iradokizun, iruzkin eta eskariak errazago egin ditzaten. Gai horietako bat sakatuz gero, argibide gehiago eskuratu ahalko duzu. Horretaz gain, zenbait gaitan, beste herritarrek egindako ekarpenak eta Udalak berak emandako erantzunak edo jakinarazpenak ikusi ahalko dituzu.

Suhiltzaileak

Pertsonak, ondasunak eta ingurumenari kalte egingo liokeen balizko arrisku, larrialdi, ezbehar edo hondamendiri aurre hartzeko, eta, gertatuz gero, lagundu, zaharberritu, lehengoratu eta berreraikitzera bideratutako ekintzekin zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.

Udaltzaingoa

Ibilgailuen eta oinezkoen segurtasunaren, lurralde-segurtasun eta -zaintzaren, eta administrazio-informazio eta -zaintzaren arloetan Udaltzaingoak duen esku-hartzearekin zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.

Herritarren segurtasuna (bestelakoak)

Herritarren segurtasunaren arloarekin zerikusia duten, baina aurreko idazpuruen barruan sartu ezin diren kexak eta / edo iradokizunak.