Hezkuntza

Hezkuntza arloari dagokionez, honako gaiak bereizi ditu Vitoria-Gasteizko Udalak herritarrek iradokizun, iruzkin eta eskariak errazago egin ditzaten. Gai horietako bat sakatuz gero, argibide gehiago eskuratu ahalko duzu. Horretaz gain, zenbait gaitan, beste herritarrek egindako ekarpenak eta Udalak berak emandako erantzunak edo jakinarazpenak ikusi ahalko dituzu.

Hezkuntza programak

Opor Programa (udalekuak eta jolas txokoak), Musika Adierazpena, Gurasoentzako Eskola, Ibilbide historiko-artistikoak, Gasteiztxo eta antzeko programak ematearekin zein haren kudeaketarekin zerikusia duten kexak eta /edo iradokizunak (sartzeko baldintzak, onartzeko baremoak, lekuak esleitzea, zerbitzuaren prezioa, ordutegiak eta abar).

Haur eskolak

0 urtetik 3ra bitarteko haurrentzako hezkuntza eta laguntza zerbitzua (sartzeko baldintzak, onartzeko baremoak, lekuak esleitzea, zerbitzuaren prezioa, ordutegiak, giza baliabide zein materialak, eta abar) ematearekin zein haren kudeaketarekin zerikusia duten kexak eta /edo iradokizunak.

Hezkuntza (bestelakoak)

Udalaren eskumeneko hezkuntza gaiekin zerikusia duten, baina aurreko idazpuruen barruan sartu ezin diren kexak eta / edo iradokizunak.

Hezkuntza instalazioak

Udalaren hezkuntza instalazioen kudeaketa, kontrol eta mantentzearekin zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.