Ogasuna
Ogasuna arloari dagokionez, honako gaiak bereizi ditu Vitoria-Gasteizko Udalak herritarrek iradokizun, iruzkin eta eskariak errazago egin ditzaten. Gai horietako bat sakatuz gero, argibide gehiago eskuratu ahalko duzu. Horretaz gain, zenbait gaitan, beste herritarrek egindako ekarpenak eta Udalak berak emandako erantzunak edo jakinarazpenak ikusi ahalko dituzu.
Zergak, tasak eta prezio publikoak
Udal zergen (zergak, tasak eta prezio publikoak) kudeaketa eta kobratzearekin zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
Zigorrak / isunak
Udalaren araudiak hausten dituztenei ezarritako diru-zigorrekin zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
Diru erreklamazioak
Udalaren jardun edo zerbitzu batek hiritarren ondasun eta eskubideak kaltetu dituenean, horren aurka aurkeztutako kalte-erreklamazioekin zerikusia duten kexak eta/edo iradokizunak.
Aurrekontuak
Udal aurrekontuei buruzko kexa eta iradokizunak. Udal aurrekontuek diru-sarrera eta gastuen aurreikuspena bildu eta Udalak herritarren ordezkari gisa kudeatzen duen diruaren jatorria eta helburua zehazten dute.
Ogasuna (bestelakoak)
Ogasun arloarekin zerikusia duten, baina aurreko idazpuruen barruan sartu ezin diren kexak eta / edo iradokizunak.