Gizarte Zerbitzuak arloari dagokionez, honako gaiak bereizi ditu Vitoria-Gasteizko Udalak herritarrek iradokizun, iruzkin eta eskariak errazago egin ditzaten. Gai horietako bat sakatuz gero, argibide gehiago eskuratu ahalko duzu. Horretaz gain, zenbait gaitan, beste herritarrek egindako ekarpenak eta Udalak berak emandako erantzunak edo jakinarazpenak ikusi ahalko dituzu.
Udalaren gizarte zerbitzuei buruzko informazioa, nola iritsi eta nola funtzionatzen duen, zerbitzuei buruzko kexuak eta iradokizun orokorrak: informazioa, orientabidea, programa eta zerbitzuen kudeaketa, eta abar.
Gizarte ahuldade egoeran dauden edo gizartetik baztertuak izateko arriskua duten pertsonentzako udalaren gizarte zerbitzu eta programekin lotutako gaiak: ostatu baliabideak, gizarteratzeko lantegi eta ikastaroak...
Udalak kudeatzen dituen gizarte prestazioekin lotutako gaiak: Gizarte Larrialdiko Laguntzak (GLL), Udal Laguntza Ekonomikoak edo Diruaz bestelako Udal Prestazioak (Aparkatzeko Txartela, Hiri-garraio Hobariduna, Gizarte Jantokia).
Adineko pertsona bere ingurune naturalean ahalik eta denbora gehien eta ahal den egoera onenean izaten laguntzen dituzten udalaren gizarte zerbitzuekin eta programekin lotutako gaiak: zentro soziokulturalak, eguneko arretako zerbitzuak, familia jagoleak laguntzea, ostatu emateko baliabideak, eta abar.
Haurrei, nerabeei eta familiei zuzendutako udalaren gizarte-zerbitzuekin eta programekin lotutako gaiak: haurrak parte hartzeko programak, prebentzioa eta balorazioa, familia babestea, eta abar.
Genero indarkeriaren biktimei zuzendutako udalaren gizarte-zerbitzuekin eta programekin lotutako gaiak.
Udalaren Gizarte Zerbitzuei lotutako bestelako kexak edo iradokizun zehatzak.