Herritarrentzako informazioa eta laguntza

Herritarrentzako informazioa eta laguntza arloari dagokionez, honako gaiak bereizi ditu Vitoria-Gasteizko Udalak herritarrek iradokizun, iruzkin eta eskariak errazago egin ditzaten. Gai horietako bat sakatuz gero, argibide gehiago eskuratu ahalko duzu. Horretaz gain, zenbait gaitan, beste herritarrek egindako ekarpenak eta Udalak berak emandako erantzunak edo jakinarazpenak ikusi ahalko dituzu.

Herritarrentzako laguntza

Udalak herritarrei laguntzeko dituen bideekin zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak: zuzeneko arreta, telefonikoa, telematikoa eta abar (ordutegiak, funtzionamendua eta / edo herritarrentzako arretaren kalitatea, giza baliabideen kudeaketa eta antolamendua herritarrentzako arretan,...).

Gazteentzako informazioa eta aholkularitza

Gazteei hainbat gairen gainean (juridikoak, sexualak, droga mendekotasunarekin, enplegurako ekimenekin, natura eta ingurumenarekin lotutakoak, eta abar) ematen zaien informazioa eta aholkularitzarekin zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.

Euskara

Udalak herritarrei laguntzeko dituen bideetan euskararen erabilerarekin zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.

Web orria

Udalaren web-orriarekin lotutako gaiak: funtzionamendua, edukietan nabigatzea, eskaintzen dituen informazioa eta zerbitzuak, etab.; izaera publikoa duen informazioa argitaratzeko proposamenak bidaltzea.

Informazioa eta herritarrentzako arreta (bestelakoak)

Informazioa eta Herritarrentzako Arretarekin zerikusia duten, baina aurreko idazpuruen barruan sartu ezin diren kexak eta / edo iradokizunak.