Ingurumen eta iraunkortasuna

Ingurumen eta iraunkortasuna arloari dagokionez, honako gaiak bereizi ditu Vitoria-Gasteizko Udalak herritarrek iradokizun, iruzkin eta eskariak errazago egin ditzaten. Gai horietako bat sakatuz gero, argibide gehiago eskuratu ahalko duzu. Horretaz gain, zenbait gaitan, beste herritarrek egindako ekarpenak eta Udalak berak emandako erantzunak edo jakinarazpenak ikusi ahalko dituzu.

Kutsadura

Giroan edozein eragile kimiko (pestizidak, dioxinak, industriak eta garraioak eragindako kea eta abar), fisiko (zarata eta abar) edo biologikoa (bakterio, mikroorganismo, gorozki eta abar), edo hainbat eragileren nahasketa egotearekin zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak; agente horiek metatzen diren toki, forma eta kopuruagatik herritarren osasun, segurtasun edo ongizatearentzat edo animalia zein landareen bizitzarako kaltegarri diren edo izan daitezkeenean, edo ondasunen zein aisialdirako tokien erabilera zein gozamena oztopatzen dutenean (uraren, airearen, lurraren kutsadura, termiko, akustiko zein ikusizkoa).

Hondakinak birziklatzea

Etxeko hondakinen gaikako bilketarako zentroen (puntu berdeak, garbiguneak) kudeaketarekin, baita etxeko hondakinak birziklatzeko edukiontziekin (edukiontzi berde, hori, urdinak) ere, zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.

Ingurumena (bestelakoak)

Ingurumenarekin zerikusia duten, baina aurreko idazpuruen barruan sartu ezin diren kexak eta / edo iradokizunak.

Kontrolik gabeko isurketak

Udalerriko industriaren zein partikularren kontrolik gabeko hiri hondakin solidoak egotearekin zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.

Garbiketa publikoa / hondakinen bilketa

Udalerriko garbiketa publikoarekin, hiri hondakin solidoak bildu, garraiatu eta tratatzearekin, baita hiri altzariekin zein jarduera horiek garatzeko beharrezko diren ekipoekin (paperontziak, bilketarako ordutegiak, bilketa-guneetako pibotak, erraztatzeko makinak, kamioiak, eta abar) ere, zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.

Ingurumen obra eta proiektuak

Ingurumena zaintzera bideratutako jarduerekin, floraren, faunaren, uraren ... gainean burutzen diren obra eta ingurumen proiektuekin zerikusia duten kexak eta/edo iradokizunak.

Ingurumenari buruzko informazioa

Flora, fauna eta ingurune fisikoari... buruzko azterlan tekniko, argitalpen eta abarrekin zerikusia duten kexak eta/edo iradokizunak.

Ingurumen hezkuntza

Ingurumen arloko prestakuntza eta zabalkundearen ingurukoekin zerikusia duten kexak eta/edo iradokizunak (erakusketak, ikastaroak, kanpainak...).