Bide Publikoa
Bide Publikoa arloari dagokionez, honako gaiak bereizi ditu Vitoria-Gasteizko Udalak herritarrek iradokizun, iruzkin eta eskariak errazago egin ditzaten. Gai horietako bat sakatuz gero, argibide gehiago eskuratu ahalko duzu. Horretaz gain, zenbait gaitan, beste herritarrek egindako ekarpenak eta Udalak berak emandako erantzunak edo jakinarazpenak ikusi ahalko dituzu.
Kalteak bide publikoan
Bide eta /edo espazio libre publikoetan edozein irregulartasun edo kalte (baldosa apurtuak, kutxetak, eta abar...) antzematearekin zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
AMVISA
Gasteizko eta haren jurisdikzioko hainbat herritan edateko ura bildu, araztu eta banatzeko, eta hondakin urak arazteko zerbitzu publikoa ematearekin eta haren kudeaketarekin (tarifak, kontagailuen irakurketa, hornikuntza etetea, ur isuriak, eta abar) zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
Obrak bide publikoan
Bide sarean edo jabetza eta erabilera publikoko udalaren espazio libreetako hegadan, lurrean edo lurpean egindako edozein obra, instalazio edo jarduerarekin (obren ondorioz zikinkeria egotea, eta abar) zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
Bide publikoaren okupazioa
Bide publikoa era pribatiboan okupatzearekin (mahai hankabakarrak, pasabideak, barrakak, aldamioak, obretarako makinak, eraikuntzako materialak, obretako hondakinak, obretako edukiontziak, eta abar) zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
Berdeguneak
Udalerriko berdeguneak jarri, onik zaindu, erabili eta gozatzearekin (ureztatzea, zuhaitzak fumigatzea, inausketa, eta abar), baita horietan instalatuak dauden elementuekin ere, horiek babesteko asmoz, zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
Hiri altzariak
Kokapena zein elementuen (eserlekuak, kabinak, markesinak, paperontziak, postontziak, seinale zutoinak, iturriak, zabuak) berezko ezaugarriei dagokienez, hiri altzarien artean integratuak dauden elementuen egoera orokorrarekin zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
Kaleko argiak
Kaleko argiekin, Gabonetako argiekin, baita eraikin publikoen argiztatzearekin (erreta dauden kale argiak, argien inguruko arazoak, fatxadetako kableak, eta abar) ere, zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
Irisgarritasuna
Edozein pertsonak eraikin, zerbitzu edo produktuak aukera berdintasunean sar edo erabili ahal ditzan beharrezko diren baldintzak ezartzearekin (traba fisikoak kentzea, aukera berdintasuna eta zerbitzuena, eta abar) zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
Bide publikoa (bestelakoak)
Bide eta espazio publikoekin zerikusia duten, baina aurreko idazpuruen barruan sartu ezin diren kexak eta / edo iradokizunak.