Mugikortasuna eta garraioa

Mugikortasuna eta garraioa arloari dagokionez, honako gaiak bereizi ditu Vitoria-Gasteizko Udalak herritarrek iradokizun, iruzkin eta eskariak errazago egin ditzaten. Gai horietako bat sakatuz gero, argibide gehiago eskuratu ahalko duzu. Horretaz gain, zenbait gaitan, beste herritarrek egindako ekarpenak eta Udalak berak emandako erantzunak edo jakinarazpenak ikusi ahalko dituzu.

Gasteizko Autobus Geltokia

TUVISA. Hiri autobusak

Hiri garraio publikoko modalitate horren zerbitzuarekin zein haren kudeaketarekin (geltokiak, tarifak, eta abar) zerikusia duten gaiak.

Bizikletan ibili

Garraiobide hori hirian erabili eta sustatzearekin zerikusia duten kexa eta / edo iradokizunak: hiriko bidegorri sarea; bizikletak maileguan uzteko zerbitzuaren antolaketa eta kudeaketa (mailegu zerbitzuaren ordutegi eta baldintzak, eta abar); aparkalekuak; bide segurtasuna, eta abar direla eta.

Zirkulazioa - Trafikoa

Ibilgailuek bide publikoan egiten dituzten joan-etorrien antolamendu, zaintza eta kontrolarekin (trafikoaren kontrola eta erregulazioa, bigarren ilarak, radarrak, semaforoen bidezko erregulazioa eta abar...) zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.

Taxiak

Hiri garraio publikoko modalitate horren zerbitzuarekin zein haren kudeaketarekin (geltokiak, tarifak, taxi lizentziak, eta abar) zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.

Kotxeak eta aparkalekuak

Gidatzeari buruz, udalerriko trafikoari, aparkalekuari eta OTAri buruzko informazioa.

Bide segurtasuna

Oinezko, gidari eta / edo bidaiariek bide publikoan duten jokatzeko moduarekin zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak. Bide publikoko zirkulazioaren ohiko garapena eragin dezaketen jokaerak dira horiek eta, ondorioz, bide segurtasuna (ausarkeriaz gidatzea, bide seinaleak ez errespetatzea, sakelakoa erabiltzea, eta abar...).

Seinaleztatzea eta balizatzea

Seinale zein bideetako markak jarri, mantendu eta onik zaintzearekin, eta lanak mugatu edo zirkulazioa antolatzeko baliatu ohi diren gidariek erraz ikusteko moduko elementuekin (pibotak, bolardoak) zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.

Ibilgailuak kaleetatik kentzea

Bide publikoan utziak dauden ibilgailuekin, baita handik kendu, udal instalazioetara eraman eta bertan uztearekin ere, zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.

Mugikortasuna eta garraioa (bestelakoak)

Garraio zein trafikoarekin zerikusia duten, baina aurreko idazpuruen barruan sartu ezin diren kexak eta / edo iradokizunak.