Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2017ko irailaren 12an, asteartea

Albistegi gaztea 38. Zb.

Adi egon!

2017ko gazte klik klak

Argazki digitalaren eta bideoaren 2017ko Gazte Klik Klak lehiaketa. Lanak emateko epea urriaren 16ra arte.

Jakin nahi dugu nola egiten diozu aurre bizi garen garaiari. Nola ikusten duzu zeure burua?, nola adierazten duzu barruan daukazun guztia?, zein da zure jarrera?

Hiruburu sexberdin.

Badator SexBerdin Hiruburua. Gazteen, teknikarien eta ordezkari politikoen arteko eztabaida. Eman izena!

Irailaren 27an LGTBI+ gazte kolektiboaren egoeren, zailtasunen eta erronken gainean mintzatuko gara, SexBerdin Hiruburua ekimenaren bitartez.

Zadorraren zaborra

Haziak lehiaketaren “Kapital berdeak” proiektua martxan jarriko da irailaren azken bi asteburuetan, hondakin solidoak Zadorra ibaitik ateratzen.

Gazte ekologista hauen leloa: "Haizea, lurra eta ura, gure ardura"

Gazte arte 2017

2017ko Gazte Arte-Lehiaketa. 14urtetik 25era bitarteko gazteei zuzendutako Arte Gaztearen Lantegiak martxan.

Bertan Ikus-Arteen inguruko proiektuak aurkez daitezke (edozein modalitatean): pintura, eskultura, Komikia, performance-a, ...

xtraclub

2017ko Udazkena-Neguko Xtraclub-a: Irailaren 14an, goizeko 8:30ean, ekintzetan parte hartzeko izen ematea hasiko da.

12-18 urte bitarteko gazteentzako aisialdi-ekintzak: lantegi, ikastaro eta kultura-irteeretan. Adi egon!

Gauekoak

Gauekoak programa irailean bueltatzen da, ez galdu antolatzen dituen ekintzak.

Musika zuzenean, parkour kirola, lantegi ezberdinak guztiontzat... ezagutu programazioa eta goza ezazu.

Udazkenan Omijen

omij logoa

Udala Gazteen Argibideetarako Bulegoa (OMIJ).

Zatoz OMIJera eta ezagutu gazteen eskura dituzun zerbitzu eta programak.

informatzaile sarea

Gazte Informatzileen Sarea.

Bigarren hezkuntzetako ikastetxeek irailaren 25era arte dute epea heuren kandidaturak aurkezteko.

Hizkuntza kluba

Hizkuntza Kluba.

Alemana, euskara, frantsesa, gaztelania, ingelesa... Eman izena irailaren 18tik 30era arte.

Iragarki taula

OMIJeko iragarki taula.

Zerbaiten bila bazabiltza edota zeozer eskaini nahi baduzu, hauxe da zure txokoa.

Gazte Planaren laguntzaileen txokoa

Sartu Araba

Sartu Arabak jarraitzen du 30urte baino gutxiagoko eta Gazte Bermatze Sisteman dauden gazteentzako prestakuntza eta praktiken programa kudeatzen.

Sartu Arabak dituen lan zentroetan konpetentziak hobetzeko eta lan aholkularitza pertsonala. Bekak.

Arabako Ganbera

Gazteen enpleagarritasuna hobetzeko plan integrala. Informazioa bilatu Arabako Ganberan.

Gaztearen profila, interesak eta kualifikazioaren arabera diseinatuta, eta gaurko enpresek eskatzen dutena kontutan hartuta.

industria 4.0

Araba 4.0 jardunaldia: Industria 4.0k behar dituen teknologieei buruzko ezaguerak handitu, Egibide, Mendizabala eta UPV-EHUren eskutik.

Irailaren 27an, 9:00etan, Europa Biltzar Jauregian. Hobeto ulertzeko zer den industria 4.0: Big Data, zibersegurtasuna, ikuspegi zabaldua…

aspace boluntariotza

Aspace Araba elkarteak gazte boluntarioak behar ditu 2017-2018 ikasturteko ekintzetarako.

Ezagutu Aspace elkarteak egiten dituen ekintzak garun-paralisia duten pertsonekin eta anima zaitez boluntario moduan laguntzen.

Oihaneder

Ezagutu Oihaneder, Euskararen etxearen agenda eta animatu zaitez beren ekintzetan parte hartzera.

Hitzaldiak, musika, antzerkia, erakusketak... eta beste gazteekin elkartu euskeraz bizitzeko.

Epidermis

Epidermis (Haut) proiektua, Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioaren eta Arte eta Lanbide Eskolaren arteko elkarlana.

Amarica aretoan, irailaren 21ean. Bideo dantza lan bat da bi eskolen arteko elkarlanak bultzatuta sinergiak eta lan esparru berriak sortzen.

awake gasteiz

Awake Gasteiz, 16 eta 22 urte bitarteko eta bere barne mundura bidaiatu nahi duten gazteentzako hezkuntza proiektua.

Aurkezpen ekitaldia, irailaren 20an, Alde Zaharreko enpresen zentrua (Las Escuelas Kalean) AGORA aretoan, 18:00etan.

UPV-EHU

UPV-EHUko ikasleentzako kirola, mens sana in corpore sano.

Ezagutu Arabako kanpusean egingo diren kirol jarduerak, ikasle guztientzat irekiak: kirolak, data, lekuak, ordutegiak…

Eta gainera...

Escuela para la igualdad

Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolaren edizio berria martxan dago.

60 jarduera aldera eskaintzen dizkizuegu: hitzaldiak, zineforumak, ikastaroak, lantegiak eta irakurle-klubak. Web orrian interesatzen zaizkizuenetan izena eman ahal duzue.

Graffiti fill In

Graffitiaren kultura alternatiboaren bideetatik abiatu nahi duzu euskaraz emango den ikastaro batean?

Fill in culture gazte elkarteak emango du ikastaroa, Pilarreko gizarte etxean.

Liburutegien sarea

Irakurtzea gogoko baduzu, irakurketa klub batean parte har dezakezu gazte gehiagoarekin.

Gustukoena aukeratu: eleberri beltza, komikia gaztelaniaz edo euskaraz... Irakurketak talde batean elkarrekin komentatzeko.

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org