Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Boletín de las Instalaciones Municipales
Gaztelanieraz sarbidea

2017ko azaroaren 6an, astelehena

Udal Instalazioen Albiste digitala - 2017-2018 negua

Berriak

Zabalgana

Zabalganeko Gizarte Etxea ireki da

Gizarte etxe berriak ateak ireki zituen joan den urrian. Juan Gris kalean dago eta zerbitzu nagusiak (igerilekua, udoteca, ariketa gela, liburutegia...) eta aisialdeko programazioak eskaintzen dizkie herritarrei.

Lakua eta Zabalganeko gizarte etxeetako bi ariketa aretoak martxan daude

16 urtetik gorakoentzako bi areto horiek irekitzearekin batera gaurko eskaintza osatzen da. Espazio hauek, oinarrizko klirol praktika ahalbidetzen dute 8:00etatik 21:30era. Informazio gehiago webgunean eta zentroetan.

snowboarda

Kirol Bidean programa, 12 eta 30 urte bitartekoa diren pertsonentzat

Gasteizko negua beste era batez bizitzeko aukera. Izotzaz, elurraz, urez... gozatu! Proba ezazu snowboarda, izotz gaineko kirolak, mendiko teknikak... Izena emateko epea irekita dago urriaren 25etik kanpaina amaitu arte.

Ba al zenekien...?

Gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan dagoeneko jarduera batean ari bazara, gogoan izan abenduaren 4tik 17ra bitartean eman beharko duzula berriro izena bigarren hiruhilekorako

Lekurik lortu ez baduzu eta jardueraren bat interesatzen bazaizu, abenduaren 19tik aurrera izango duzu aukera geratzen diren leku hutsetan izena emateko.

liburutegiak

Udalaren Liburutegi Sareak antolatzen duen programan ere, aurretik izena eman eta matrikula ordaindu behar den jardueretan, prezio murriztua izango duzu udal instalazioetako bazkidea bazara. Informa ezazu www.vitoria-gasteiz.org/liburutegiak helbidean

Kultur Ikastaroetan izena emateko epea zabalik duzu, eta horietan ere matrikula murriztua duzu abonatua bazara. Artearen, historiaren, musikaren, ahozko narrazioaren eta ardo dastaketaren inguruko gaiak aurkituko dituzu, besteak beste

Gogora ezazu...

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org