Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Escuela para la Igualdad y el Empoderamiento de las Mujeres
Gaztelanieraz sarbidea

2016ko abenduaren 14an, asteazkena

Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 53.zb

2016/2017 Eskolaren programazio berria

2.lauhileko

2.lauhileko programazioko lantegi eta ikastaroetan izena emateko epea irekita dago.

Asko daude eta oso desberdinak, beraz, programazioa begiratu, zure gustukoren bat aurkituko bait duzu!

Hemen duzue programazioaren liburuxka (urtarriletik maiatzara)

Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna

Eskolaren hurrengo jarduerak

Bederatzi baten argazkia

Gaur abenduaren 15ean zineforuma, 'Bederatzi baten erretratua' pelikularekin

Suspensezko pelikula hau Inmaculada Medinak zuzendu du eta familiako harremanei buruzkoa da. Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko zeinu hizkuntzan, gaztelaniazko azpitituluekin.

Yayo Herreo

Urtarrilak 10, hitzaldia: Mundu justu eta jasangarrira igarotzeko proposamen ekofeminitak.

Yayo Herrero, Ecologistak Martxan eta FUHEM taldeetako kidea, gaur egungo eredu ekonomiko, sozial eta kulturalaren dekonstruzioa aztertzen du ekofeminismoaren ikusuntutik eta beste eredu batera igarotzeko jarraibideak proposatzen ditu.

Belarrira berbetan

Urtarrilak 26, zineforuma: Amama, Asier Altunak zuzendua.

Zuzendaria egongo da. Jatorrizko bertsioa eta foruma euskaraz izango da. Pelikularren generoa, drama eta gaia, tradizioak, patriarkatua eta balioen aldaketa.

argazkilaria

Amama erakusketa

Urtarrilaren 20tik otsailaren 26ra arte Montehermoso Kulturunean. Pelikulako lantaldeak egin dituen argazkiak eta bideo-lanak osatzen dute.

lantegiak eta ikastaroak

Urtarrilean izango diren 5 ikastaro eta lantegi kontsultatu eta aukeratu.

Gizonentzako clown desjabetzailea, Coaching feminista, Lana bilatzeko edo aldatzeko trebetasunak, Aktiba ezazu zure ahotsa eta Sortzen programatzen, idazten eta eraldatzen duten emakumeak. Informazioa eta izena ematea udal web orrian. 010 telefonoan eta Gizarte Etxeen eta Kirol Instalazioen Sarean ere bai.

A25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Konponbiderako justizia

'Konponbiderako justizia eta erreparazio soziala indarkeria matxista jasaten duten biktimentzat' jardunaldien bideoak daude.

Azaroaren 25a dela eta, jardunaldi hauek antolatu genituen. Hitzaldi bat eta hiru mahainguru osatzen dute eta adituak eta esperientziatik datozen ahotsak entzun genituen.

aurkesturiko lanak

Beldur Barik 2016. lehiaketaren artelanak eta epaimahaiaren erabakia

Gainera...

Hemen Berdintasunerako Elkarguneraren azaroaren 10eko akta.

¡Sartu eta ezagutu han hitz egin zena! Landutako gaiak: Berdintasunerako III-planaren ebaluaketa eta IV-aren elaborazioa eta Gasteizko emakumeen etxea.

Migratzaileak

Azaroako hitzaldia: Emakume errefuxiatuak, indarkeria ikusezinak. (CEAR-Euskadi elkartearen eskutik) bideon dago.

Hemen gure ikusentzunezko materiala, azken hitzaldia barne.

baliabideen gida

Berdintasunaren alde bizi eta lan egiteko baliabideen gida ezagutzen duzue?

Zenbait elkarte, gizarte-eragile eta administraziok jarduerak, zerbitzuak eta baliabideak eskaintzen dituzte; gida honetan horiei buruzko informazioa aurkituko dugu.

Intereseko informazio gehiago

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org