Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Igualdad
Gaztelanieraz sarbidea

2015eko otsailaren 25ean, asteazkena

Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 22 zk.

Genero-ikuspegia Hizkuntza Politikan

POLÍTICA LINGÜÍSTICA CON PERSPECTIVA DE GÉNERO

"Nola txertatu genero-ikuspegia hizkuntza politikan? Lanerako marko baten proposamena" izeneko lan-proposamenaren aurkezpena eta egiaztatzea

"Nola txertatu genero-ikuspegia hizkuntza politikan? Lanerako marko baten proposamena" izeneko lan-proposamenaren aurkezpena eta egiaztatzea martxoaren 11n egingo da, 18:00etatik 20:30era, Oihaneder Euskal Etxean (Betolaza aretoa).

Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola

80 egunean

Zineforuma "Berdinzinema" - Filma: 80 egunean

Otsailaren 26an, osteguna, 18:30ean, Oihaneder Euskara Etxean (Ortuño aretoa), José María Goenagak eta Jon Garañok egindako “80 egunean” filma ikusi ahalko duzue. Bai filma bai eztabaida euskaraz garatuko dira.

Emakume zapalduaren antzerkia

"Emakume zapalduaren antzerkia" lantegia

Lantegia apirilaren 18an eta 19an egingo da, Iparralde Gizarte Etxean. Larunbateko ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da; eta igandekoa, 10:00etatik 14:00etara. Izena emateko epea apirilaren 11n bukatuko da edo leku kopurua agortzen den arte

Alicia H. Puleo

"Ekofeminismoa, beste mundu bat posible delako" izeneko hitzaldiaren bideoa

Alicia H. Puleok egindako "Ekofeminismoa, beste mundu bat posible delako" izeneko hitzaldiaren bideoa ikusteko moduan duzue. Hitzaldia otsailaren 11an egin zen.

Biblioteca audiovisual

Berdintasunerako Zerbitzuaren webgunean atal berria: Ikus-entzunezko liburutegia

Berdintasunerako Zerbitzuaren webgunean atal berria aurkituko duzu: IKUS-ENTZUNEZKO LIBURUTEGIA. Honen bidez feminismo eta berdintasunari buruzko egindako hitzaldien bideoak dituzue.

Jardueren Agenda

Harpidetzearen Kudeatzea

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org