Prentsa-akreditazioaren bidez, Gasteizko Udalak baimena ematen die hedabidetako kazetari, informatzaile grafiko eta teknikariei udal-informazioaren berri emateko erakunde horrek antolatzen dituen ekitaldi guztietan. Horretarako, udal-bulegoetan eta/edo ekitaldia egiten den lekuetan, akreditazioa une oro ikusteko moduko leku batean eraman beharko da.
Bete formularioa behean adierazitako informazioarekin eta erantsi eskatutako dokumentuak Gasteizko Udalaren 2023-2027 legegintzaldirako prentsa-akreditazioa eskuratu ahal izateko.
Akreditazioa jasotzeko, Protokolo eta Komunikazio Instituzionaleko Zerbitzura (udaletxea, Espainia plaza, Gasteiz) jo beharko du interesdunak, behin baieztapen-mezu elektronikoa jaso ondoren.
* Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.