Hazkuntzari eta hezkuntzari buruzko inkesta

Gasteizko Udaleko Haurrak, nerabeak eta senitartea Zerbitzua eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Haezi taldea elkarlanean ari gara haurren hazkuntzari eta garapenari buruzko hainbat proiektutan.
Jarraian datorren inkestan, haurren hazkuntzari eta hezkuntzari buruzko ideia orokorrak biltzen dituzten 16 enuntziatu labur aurkituko dituzue.

Hasi aurretik, adierazi kode bat, aukeratzen duzuena, formularioan identifikatzeko eta ebaluazio-inkestan sartu ahal izateko.

* Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

INKESTA

Enuntziatu horien gainean gogoeta egiteko eskatzen dizuegu zuei, familiei, eta adieraz ezazue, mesedez, enuntziatu horiekin zenbateraino zaudeten ados edo ez ados.

Balorazio-eskala, 1etik 6ra, honako hau da:
1: Inoiz ez
2: Gutxitan
3: Batzuetan
4: Maiz
5: Ia beti
6: Beti

1. Harreman ona dugu senitarteko eta adiskideekin.
2. Erronka txikiak jartzen dizkiegu seme-alabei, adimena garatu dezaten eta autonomoak izan daitezen.
3. Gure seme-alabek gure eguneroko bizitzan ezarritako mugen zentzua uler dezaten saiatzen gara, eta muga horiek betetzeko eskatzen diegu, zorrozki.
4. Aintzat hartzen ditugu gure seme-alabek etxean zein eskolan, kiroletan eta bestelakoetan egiten dituzten ahaleginak.
5. Etxean naturaltasunez adierazten ditugu gure emozioak, eta hitz egiten dugu seme-alabekin emozioei buruz.
6. Marrazkidun ipuinak ikusi, istorioak kontatu eta irakurri egiten diegu gure seme-alabei.
7. Seme-alabei itxaroten, ez mozten, kontzentratzen eta kontrolatzen irakasten diegu.
8. Gure seme-alabek pantailen aurrean igarotzen duten denbora eta ikusten duten edukia gainbegiratzen ditugu.
9. Gure seme-alaben hazkuntzan lan-banaketa orekatua egiten dugu.
10. Gure eguneroko bizimodua errutinetan antolatuta dago eta, hartara, gure seme-alabek badakite egun osoan zer gertatuko den.
11. Gure seme-alabak naturarekin harremanetan egon daitezen eta jolasteko, ikasteko eta harremanetarako gune seguruak izan ditzaten saiatzen gara.
12. Ia egunero jolasten gara seme-alabekin.
13. Gure seme-alabek hainbat pertsonarekin lotura egonkorrak izan ditzaten saiatzen gara
14. Hazkuntza partekatzen dugunon arteko harremanean laguntza emozionala eta oreka pertsonala lortzen ditugu.
15. Seme-alabekin egon ezin garenean, gure konfiantzakoak diren pertsona arduratsuen zaintzapean uzten ditugu.
16. Badakigu estresa nola kontrolatu guri eta gure familiari kalterik eragin ez diezagun.

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa

Tratamenduaren arduraduna
Vitoria-Gasteizko Udala (IFK: P0106800F)
Tratamenduaren arduradunaren kontakturako datuak
Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25
01008 Vitoria-Gasteiz, Araba
945 161 616 - informacion@vitoria-gasteiz.org - www.vitoria-gasteiz.org
Datuak Babesteko Ordezkariaren kontakturako datuak
dbo-dpd@vitoria-gasteiz.org
Tratamenduaren xedeak
Udal zerbitzuei dagokienez herritarren eskabideei erantzuna ematea, eta udal-eskumeneko prozedurak izapidetzea, 39/2015 Legean aurreikusitakoari jarraiki.
Tratamenduaren legitimazioa edo oinarri juridikoa
Inkesta honetan bildutako datuak ez datoz bat identifikatutako edo identifika daitekeen pertsona fisiko baten datuekin eta, beraz, ez daude Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) printzipioen eraginpean.
Hartzaileak
“BIDALI” botoia sakatzeak honako hauek onartzea dakar: badakidala inkestaren helburua zein den eta nolako inkesta beteko dudan, nahi dudalako parte hartzen dudala eta nire datuak konfidentzialki tratatuko direla, datu pertsonalak babesteko legeari jarraikiz.
Gordetzeko epea
--
Pertsonen eskubideak
Datuak babesteko delegatuaren bitartez, pertsona interesatuak datuak ikusi ditzake, aldatzeko eskatu, edo, hala behar bada, datuak ezeztatzeko eskatu, horien kontra agertu edo tratamendua mugatzeko eskatu.