Udalaren wifi zerbitzua
Udalaren doako wifi-zerbitzua erabili daiteke hainbat gunetan.
Zehazki, hiru sare daude (lekuaren arabera):
- "Wifi vitoria-gasteiz": izena eman behar da, online edo herritarrei laguntzeko bulegoetan. Ondoren, erabiltzailea eta pasahitza erabilita konektatu zaitezke, edota identifikazio txartelaren bidez. Eskuragarri daude zerbitzua erabiltzeko argibideak.
- "WiFi4EU": sare honetara konektatzeko, ez zara erregistratu behar; nahikoa da konektatzerakoan agertzen diren erabilera baldintzak irakurri eta onartzearekin.
- "Wifi VG-free": sare hau erabiltzeko, autoerregistroa egin behar da, telefono zenbakia edo posta elektronikoa sartuz.
Zerbitzu hau doakoa da, oinarrizko zerbitzutzat eta udalaren beste zerbitzu batzuen osagarritzat jotzen baita.