Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Congresos y Turismo Vitoria-Gasteiz
Gaztelanieraz sarbidea

2020ko urtarrilaren 15ean, asteazkena

Gasteizko Biltzarrak eta Turismoa | 2020ko urtarrila

Nabarmenak

Turismo web gunea

Turismo web-orriak irudia berritu du

Udalaren turismo webgunearen birdiseinu-prozesua burutu da, hiriak interneten duen kokapena hobetzeko. Eduki berriak sortu dira, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko lan egin da eta eredu bisualago bat ezarri da.

Ekoturismoa

Euskadiko III. Ekoturismo Foroa

Edizio honetan ekitaldiak 20 hizlari bilduko ditu, lau prestakuntza-saio eskainiko dira eta Asturias izango da helmuga turistiko gonbidatua. Urtarrilaren 29an (Europa Biltzar Jauregia) eta 30ean (Ataria) ospatuko da. Izena emateko epea zabalik da urtarrilaren 26ra arte.

Cirque du Soleil - Corteo

Interes turistikoa duten ekitaldiak

Cirque du Soleil konpainiaren 'Corteo' ikuskizuna, SUNCINE Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdian (FICMA) proiektatu ziren lanen erakusketa eta interes turistikoa duten beste ekitaldi batzuk datozen asteetarako.

Europa Biltzar jauregia

Hurrengo biltzarrak

SOVASHTA-Hipertentsio Arteriala eta Arrisku Kardiobaskularreko Euskal Elkartearen XXII. Bilkura, Psikiatriako XXVIII. Eguneratze Ikastaro Nazionala, FotoKalea 2020 (Hiri Argazkilaritzaren III. Sinposio Nazionala) eta lehen hiruhilekorako aurreikusita dauden beste biltzar ekitaldi batzuk.

Bisita gidatuak harresian

Bisita gidatuak

‘Vitoria-Gasteiz txikientzat’ bisita eta ‘El silencio de la ciudad blanca’ (Hiri zuriaren isiltasuna) eta ‘Los ritos del agua’ (Uraren errituak) eleberrietan aipatzen diren lekuak ikusteko ibilbide ofizialak. Gasteizen antolatzen diren bisita gidatuetako batzuk dira.

Agenda

Informazio gehiago

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org