Vitoria-Gasteizko Udala

2024ko maiatzaren 28an, asteartea

Principal Antzokiaren 65. buletina

Gaztelanieraz sarbidea
Invierno 2024 TPA

Udal Antzoki Sareko Programazioa


Udako denboraldia

Musika asko eta askotarikoa, umore bakarrizketak eta antzerki jaietan!

2024ko Max Sariak


La casa vacía, Max 2024 sarietako finalista

Proyecto Larrua, Gasteizko dantza garaikideko konpainia, 2015ean sortua, finalista da Max 2024 sarietan, Dantza ikuskizun onenaren eta Ikuskizun eszenikorako konposizio musikal onenaren kategorietan (Luis Miguel Cobo), La casa vacía ikuskizunarekin.La casa vacía Gasteizko Udal Antzoki Sarearen koprodukzioa da, eta 2022ko azaroan estreinatu zen Antzoki Zaharrean, Nazioarteko 47. Antzerki Jaialdiaren barruan.Uztailaren 1eko galan sariak Gasteizera ekartzea espero dugu.

Iñaki Rikarte, berriz ere Max 2024 sarietako finalista

2023ko edizioan Supernormales ikuskizunarekin Zuzendaritza Onenaren Saria irabazi ondoren, Forever eta María Goiricelayarekin batera antzerkigintzan ere saria irabazteko aukera du Gasteizko zuzedariak. Forever maskara-antzerkia da, testurik gabeko antzezlana, familiari, bizikidetzari, sexualitateari, hezkuntzari, indarkeriari eta abarri buruzkoa. Espero dezagun uztailaren 1ean Tenerifeko Max Sarien galan arrakasta izatea.

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org