 |  | Lehenengo kontzertua: Borodin Quartet, vArvara. Apirilak 17 Asteazkenean, hilaren 17an, Kontzertu Handien Zikloaren 19. edizio honetako lehen kontzertua izango da. Hitzordua 19:30etan izango da Antzoki Zaharrean. Varvara piano-jotzaile moskutarrak lau urte zituela ekin zion musika-prestakuntzari, eta gaur egun mundu osoko orkestrei lagunduz garatzen du bere nazioarteko ibilbidea. Oraingo honetan, 70 urte baino gehiagoko ibilbidea duen Borodin laukote ospetsuarekin batera, Shostakovich eta Beethoven interpretatuko dituzte.
|
 |  | Bigarren kontzertua: Edgar Moreau&Jérèmie Moureau. Maiatzak 30 Frantziako biolontxelo jotzaile gazte hau lau urterekin hasi zen instrumentu hau jotzen eta pianoa sei urterekin; ganbera-musikari konprometitua da eta izen handiko laukoteekin lan egin du eta jaialdi ugaritan aritu da. Oraingo honetan, Jérèmie anaia gaztearekin dator, eta Schumann, Strauss eta Grieg musikariek joko duten programa interpretatuko du.
|