Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2022ko urtarrilaren 18an, asteartea

Albistegi gaztea 87. zk.

Nabarmenduak

EGIN eta KLIK

EGIN eta KLIK ginkana

Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra, sakelakoarekin grabatu beharreko hainbat proba proposatuko dira @arabakogazteak Instragram kontuan. Parte hartu eta sariak irabazi!

Gauekoak

Udaberria Gauekoarekin

Laster programazio berria. Kultura, musika, kirola eta lantegiak asteburuetan otsailetik ekainera arte. 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.

Eñaut eta Idoia

2 sarreren zozketa "Eñaut eta Idoia orkestra sinfonikoarekin" kontzerturako

Gure Instagramean (@vggaztea) zozketan nola parte hartu azaltzen dizugu. Kontzertua otsailaren 19an izango da 19:30ean Printzipal Antzokian.

Erakusketak

BOSTmásBOST

‘Bost más bost’ erakusketa

Vital Fundazioa erakusketa zentroan. Belaunaldien arteko erakusketa kolektiboa da, eta bertan, zenbait arte diziplinatako emakume eta gizonek proiektu kolektibo baterako interesak eta sentsibilitateak batu dituzte.

Lana

osakidetza

Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoa

Urtarrilaren 25etik otsailaren 24ra zabalik egongo da Osakidetzaren lan-eskaintza publiko berrian izena emateko epea: administraria, erizaina, emagina... Guztira, 3.000 plaza baino gehiago izango dira.

OMIJ lana eta praktikak

Enplegu- eta praktika-eskaintzak ezagutu!

Gure webgunean informazio eguneratua aurki dezakezu: lan-eskaintzak, lan-praktikak, etab. Une honetan, Lakuademia-ren, Educa Integral-en eta Ciencia Divertida-ren lan eskaintzak dituzu irekita!

Hezkuntza eta prestakuntza

Ate irekiak IDarten

IDarte-ko ate irekiak

Datorren ikasturtean barne diseinua, diseinu grafikoa, animazioa, argazkilaritza edo ilustrazioa ikasi nahi baduzu, dagoeneko izena eman dezakezu IDarte-ko ate irekietan (Arte eta Goimailako Diseinu Eskola).

Matriculikate

IKA: Matrikulazio kanpaina "Pack Kuadrilla"

Ikasi lagun artean. Informazio zehatzagoa, IKAko edozein euskaltegitan edo IKAren webgunean.

arabako ganbera

PICE programa. Doako online prestakuntza langabezian dauden 30 urtetik beherakoentzat

Gazteei lan-merkatuan sartzen laguntzeko asmoz, Arabako Ganberak doako online prestakuntza hau antolatuko du.

Aisialdia

V de Vendetta

Ignacio Aldecoa Kultur Etxeak "V de Vendetta" komikiari eta bere protagonistei buruz antolatutako monografikoa

Otsailaren 3tik 5era bitartean, historiako komikirik ospetsuenetako bati buruzko bi hitzaldi eta David Lloyd bere egileetako baten liburu-sinadura izango ditugu Gasteizen.

Eta gainera...

Nazareth-Salesianas

Nazareth-Salesianas Ikastetxea Ikas-Ekiten

Aurten ere, Nazareth-Salesianaseko DBHko 4. mailako ikasleek "ikas Ekiten – Ekiten ikastea" tailerrean parte hartu dute.

Jarrai gaitzazu sareetan

Sareetan jarrai gaitzazu

Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Harpidetu edo baja eman

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org