Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2021eko azaroaren 15ean, astelehena

Albistegi gaztea 85. zk.

Nabarmenduak

Ongizate emozionalaren tailerrak

Gazteentzako doako tailerrak "Gazteak, COVID eta ongizate emozionala"

15 eta 25 urte bitartekoa bazara, zatoz " talde-tailerretara. Antsietatea edo komunikazioa psikologoekin landuko ditugu. Animatu eta parte hartu!

XtraJaia 2021

XtraJaia erakustaldia: hiri dantza eta kantua

Azaroaren 21ean, 18:00etan, Aldabe gizarte etxeko ekitaldi aretoan, XtraClubeko kantu eta hiri dantza ikastaroetan landutako abesti eta koreografiak ikusgai egongo dira.

"Konektatzeko prest?" kanpaina

"Konektatzeko prest?" Informazio kanpaina eta zozketa

14 eta 20 urte bitartean badituzu eta Gasteizen gazteentzako zer baliabide dauden jakin nahi baduzu, "Konektatzeko prest?" kanpaina interesatuko zaizu! Gasteizko Gazteria Zerbitzuak abian jarritako kanpaina da. Hiriko hainbat auzo eta eremutan ibiliko gara gazteentzako baliabideei buruzko informazioa emateko, eta Gasteizko gazteen eskaerak eta iradokizunak jasotzeko.

Gazte klik klak

Gazte klik klak 2021: Utopía

Gazte Klik Klak, gazteentzako argazki eta bideo digitalen lehiaketa. Epea irekita dago azaroaren 21era arte. Azkar, aurkeztu zure lana!

Ciudadania

Antzerkia: 'Ciudadanía' (Gauekoak)

Mark Ravenhillen izen bereko ipuinaren antzerki-egokitzapena. Azaroaren 27an, 19:00etan, Jesús Ibañez de Matauco Antzokian (Hegoalde g.e.).

Project Magazine

Project Magazine, aldizkari tradizionaletik fanzine iraultzailera

Kioskoan aurkitu nahiko zenukeen aldizkaria sortu! Azaroaren 20an, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara Aldabe gizarte etxean. Izena ematea ireki da.

Bekak eta dirulaguntzak

Taldegune

Gasteizko musika taldeentzako entsegu-aretoak - Taldegune

Vitoria-Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak diru-laguntzak ematen ditu talde bateko kide diren musikari gasteiztarrek entsegu-aretoak erabiltzerik izan dezaten. Zozketan izena emateko epea zabalik dago azaroaren 19ra arte.

Batera

Batera. Kultur proiektuak elkarrekin

Oihaneder Euskararen Etxeak deialdi hau plazaratu du. Deialdiak 16-30 urte bitarteko gazteen proiektu kulturalei bultzada ematea du xede. Epea irekita dago abenduaren 16ra arte.

Hezkuntza eta prestakuntza

Arabako LHko enplegarritasunaren jardunaldiak

Arabako LHko enplegagarritasunaren jardunaldiak

Lanbide Heziketako ikasleen eta graduatuen enplegagarritasunaren hobekuntzaz aritzeko espazioa.

Aisialdia

Labur metraien proiekzioak

Zuzendari gazteen film laburren proiekzioak (Gauekoak)

Ikus-entzunezko sortzaileen topaketa Florida zinemetan. Abenduaren 10ean, 18:00etan.

Ikrame Selkani

Ikrame Selkaniren "Il était une fois Émilie..." liburu-aurkezpena (frantsesez)

Ikrame Selkanik "Il était une fois Émilie..." liburua aurkeztuko digu Gazte Informaziorako Bulegoan. Azaroaren 19an, 18:00etan.

Kai Nakai

Kai Nakai, konplexurik gabeko reggaetoia

Kai Nakai ahots eta gorputz libre bat da. Konplexurik gabeko reggaetoia, generoaren estereotipoetatik kanpo.

Kirol bidean

Zabalik dago "Kirol Bidean" kanpainaren izen-ematea!

12 eta 30 urte bitartean badituzu, izena eman eta kirol berriak probatu: snowboarda, elur-erraketak, neguko mendi-teknikak, eskalada... Kontsultatu eskuragarri dauden jarduerak eta lekuak.

Escape room

¡Escapa de los roomores! Escape rooma

Probak gainditu, kodeak deszifratu, albiste faltsuak baztertu eta egiazkoak onartu beharko ditugu aretotik irten ahal izateko.

GazteFilm Fest

GazteFilm fest

Haur eta gazteentzako film jaialdiak bere bosgarren edizioa ospatuko du azaroaren 19tik 28ra Gasteizko hainbat espazioetan 100 proiekzio baino gehiago eskainiz. Sarrerak 3 euro.

Midnight Boogie Festival

Vital Fundazioak eta Midnight Boogie elkarte kulturalak ‘Midnight Boogie Weekend’ bostgarren jaialdia antolatu dute

Azaroak 25,26 eta 27. Kontzertuetarako sarrerak salgai daude jada The Garage-n webgunean eta haurrentzako saioetarako izena emateak doan egin daitezke www.fundacionvital.eus webgunean.

Eta gainera ...

Libre izan non nahi

Topaketa Libre Izan Nonahi ¿Eta zuk, nola egiten duzu?

Zatoz Kai Nakai, Annekdotas, Dupla taldea eta Paula Fernandez artista ezagutzera. Ligoteo aske, errespetuzko eta arduratsuari buruz hitz egingo dugu. Animatu eta parte hartu!

Eman like bat autismoaren alde

Eman like bat autismoaren alde

Azaroaren 20ra arte. Ezagutu autismodun pertsonek sentitzen dutena eta lagundu like emanez. Like bakoitzeko, El Boulevardek 1 euro emango dio Autismo Arabari.

Moonkey Pills

Moonkey Pills, acroyoga cards

Euskarazko eta gaztelaniazko akroyoga karten arrakastaren ondoren, Iratik, Sheilak eta Maialenek gaztelaniazko eta ingelesezko bertsio berri bat egin nahi dute. Horretarako, crowdfunding kanpaina bat sortu dute. Lagunduko diezu?

Jarrai gaitzazu sareetan

Sareetan jarrai gaitzazu

Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Harpidetu edo baja eman

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org