Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2021eko urriaren 18an, astelehena

Albistegi gaztea 84. zk.

Nabarmenduak

Hizki laburrak

Hizki laburrak

Gazteentzako euskarazko kontakizun laburren lehiaketa. Urriaren 15tik azaroaren 15era.

skate eguna

Azaroak 6, Skate eguna

Skate-aren inguruko eguneko jardunaldia. Hastapen skate-saio praktikoa, taldeko erakustaldia eta patinada. Beharrezkoa duzu sarrera erreserbatzea.

Gazte klik klak

Gazte klik klak 2021: Utopía

Gazte Klik Klak, gazteentzako argazki eta bideo digitalen lehiaketa. Laster ikusi ahalko duzu edizio berriari buruzko informazioa. Kontsulta ezazu webgunea urriaren 22a aldera...

Hizkuntza Kluba

Gazteriaren Hizkuntza Klubean apuntatzeko epea zabalik

Hizkuntza kluba berriro aurrez-aurre hasi da. Ingelesa, frantsesa, gaztelania, italiera eta euskera praktikatu ahal dituzu. Oraindik leku libre batzuk ditugu. Izena eman!

Hiretu Hiria Gala

Matxismoa, gizaldi berriaren esklabotza!

2020-2021eko Hiretu Hiria programan saritutako proiektua

Toma Tierra I. Jardunaldiak

Lurra ukitu, I jardunaldiak

Erlaxatzeko eta naturarekin berriz konektatzeko tailerrak, hiru diziplina batzen dituztenak: ariketa (pilates & yoga), zeramika eta landareak.

Bekak eta dirulaguntzak

Amancio Ortega Fudazioko Bekak

Amancio Ortega Fundazioaren bekak Kanadan edo AEBetan Batxilergoko 1. maila ikasteko

330 beka. Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da urriaren 27ko 13:00ak arte.

Hezkuntza eta Prestakuntza

Gurtze Gorria

Zure enplegu-bilaketa hobetzeko tailerrak

Enpleguan laguntzeko programa. 30 urtetik beherakoentzat, doakoa.

Arabako ganbera

"Kontabilitatea, finantzak, nominak eta Gizarte Segurantza" ikastaroa

Presentziala eta doakoa. ETEentzat, azaroaren 3tik abenduaren 20ra.

Speaking café

‘Speaking café’, Idiomas Fundazioaren ekimena ingelesezko solasaldietan parte hartzeko

Nolabaiteko ingeles-oinarria behar da, baina maila bi ezarriko dira: ertaina eta aurreratua. Jarduera online egingo da Skype aplikazioaren bidez, eta saio bakoitzak 5 euroko prezioa izango du.

Erakusketak

Erakusketa OMIJ Kaukasia

"Kaukasia" argazki erakusketa

Hurbil zaitez Miguel Zulaica Parra argazkilari gaztearen erakusketa ikustera Gazte Informaziorako Bulegora. Azaroaren 15era arte.

Nestor Basterretxea

Vital Fundazioa erakusketa-zentroak Nestor Basterretxeari buruzko erakusketa aurkeztu du

Erakusketa abenduaren 8ra arte egongo da ikusgai. XX. mendearen bigarren erdialdeko euskal eskulturaren berritzaile nagusienetakotzat jotzen den artistaren sormen unibertsoa hurbilduko die bisitariei atzera begirako honek.

Aisialdia

Euskal enkounter

Streamer edo influencerra izan nahi duzu? Zatoz @nebukairen lantegira

Etor zaitez mundutxo horretan bizi den Ainhoa Azkueren istorioak entzutera, zure zalantzak argitzera, eta bide batez, Twitch plataforman nola streameatu ikastera!

Lettering

Lettering: kaligrafiarekin jolasten

Letren marrazketa (lettering) zertan datzan jakingo dugu eta kaligrafia-diseinuak egiteko hainbat bide ikasiko ditugu.

TAE_Gazteentzako antzerki zein antzerki musikalaren taldeak

Emozioen unibertsoa zure eskuetan

Sortu, adierazi eta ondo pasatzeko beste era bat aurkitu nahi duzu? Probatu barruan daramazun antzezlea ateratzen eta eta ikasi nola jolastu emozioekin eta istorioekin.

SUALAI TL

Lagunekin primeran pasatu eta jende berria ezagutu nahi duzu? Eman izena SUALAIn

Espiritu Santuaren parrokiako aisialdi taldea gara. 9-16 urte bitartean badituzu, ez izan zalantzarik, adin guztietarako taldeak ditugu eta konpromisorik gabe etor zaitezke probatzera.

Eta gainera...

Ondasunaren Europako jardunaldiak 2021_eus

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2021

Ondare irisgarri eta inklusiboa.

Garatu

GARATU. Kultura eta sormen garaikidea lantzeko programa

Egitasmo honek hamabost gazteren arteko talde kohesionatu bat sortu eta kulturari modu kritiko eta partehartzailean erreparatzeko guneak eta uneak eskaini nahi ditu.

Jarrai gaitzazu sareetan

Twitter_VGgaztea

VGgaztea twitteren profila.

Segituan ezer ez galtzeko.

Instagram_vggaztea

Instagram profila: vggaztea

Jarrai gaitzazu Instagramen, eta bidal iezazkiguzu zure kontsultak mezu zuzenen bidez; edo etiketatu gaitzazu gazteentzako interesgarriak diren argitalpenetan eta partekatuko ditugu.

Facebook VGgaztea

Facebooken orrialdea: OMIJ informazio gaztea.

Sareko informazioa.

Instagram_vitoriagazteok

VitoriaGazteok Instagram profila.

@vitoriagazteok Instagram profila kudeatuko zenuke 2 astez? Anima zaitez! Trukean, tokiko dendetan gastatzeko erosketa-txartela lortuko duzu.

Harpidetu edo baja

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org