Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2021eko irailaren 15ean, asteazkena

Albistegi gaztea 83. zk.

Nabarmenduak

Hizkuntza Kluba

Gazteriaren Hizkuntza Klubean apuntatzeko epea zabalik

Hizkuntza kluba berriro presentziala izango da. Ingelesa, Frantsesa, Gaztelania eta Euskera.

"eta… GURE EMANTZIPAZIOA?" Hiruburu jardunaldia

"eta… GURE EMANTZIPAZIOA?" Hiruburu jardunaldia

Gaztea bazara, hator enpleguari eta etxebizitzari buruz eztabaidatzera politikariekin eta teknikariekin irailaren 29an, 18:00etan, unibertsitateko pabiloian. Ez ahaztu izena ematea!

Gauekoak

Gauekoak berriro martxan. 26 jarduera prest udazkenaz gozatzeko.

16-30 urte bitarteko gazteentzako aisia alternatiboaren proposamen ugari.

Bekak eta dirulaguntzak

IKA dirulaguntzak

Gasteizko IKAk, Vital Fundazioarekin batera, dirulaguntzak eskaintzen dizkie gazteei euskara ikas dezaten

18 eta 25 urte bitartekoa bazara informazio zehatzagoa jaso dezakezu IKAko edozein euskaltegitan edo haien webgunean.

Hezkuntza eta prestakuntza

Emaize_sexualitateak digitalean

Sexualidades en Digital, online ikastaroa

Internetek eta aro digitalak pertsonen bizitzan duten eraginari buruzko online prestakuntza, sexologiaren ikuspegitik. Urriaren 4tik azaroaren 21era (70 ordu).

TAE gazteentzako ikastaroak

Aktorea izan nahi duzu? Urrian hasiko gara!!

'Gazteentzako Antzerkia', 15 urtetatik 18tara; eta, hortik aurrera, 'Hastapena' zein 'Antzezleen Formakuntza' kurtsoak. Antzeztu, kantatu, dantzatu, irudikatu, aurkitu, adierazi, lagunak egin... zure sormena askatu!!

Skills for international sales

Skills for international sales. Professional presentations and negotiations

Arabako Ganberak langabetuentzako eskainitako ikastaroa. Arabako Foru Aldundiak % 100ean diruz lagunduta.

Competencias soft Arabako ganbera

Competencias "soft" para la 4ª revolución industrial

Arabako Ganberak langabetuentzako eskainitako ikastaroa. Arabako Foru Aldundiak % 100ean diruz lagunduta.

Awake Gasteiz - Zoriontsu izatera ausartzen al zara?

Ausartzen al zara zoriontsu izatera? Konkistatu zure botere pertsonala

16 eta 22 urte bitartean badituzu eta bidaia bat egin nahi baduzu pertsona hobea izateko, zure talentuak ezagutzeko, zure burua balioesteko eta zentzua duen zerbaitetan arreta jartzeko. Zure ingurua, gizartea eta ingurumena inporta zaizkizun pertsonetako bat bazara, hauxe da zure abentura. Awake Gasteizek antolatua.

Idiomas Fundazioan matrikula

Idiomas Fundazioaren matrikulatzeko epea zabalik dago irailaren 30era arte

Ingelesa, frantsesa, alemana, txinera, arabiera edo ingeles komertziala. Hurbildu edo deitu informazio gehiago lortzeko.

Jendeari arreta emateko Gurutze Gorriko ikastaroa

Jendeari arreta emateko, kutxa jartzeko eta berritzeko Gurutze Gorriaren ikastaroa

Jendeari arreta ematea, saltokiko terminala erabiltzea, saltokia berritzea, orga jasotzaileak erabiltzea eta lanekoak ez diren praktikak egitea enpresan. Irailaren 20tik abenduaren 10era.

Erakusketak

Erakusketa OMIJ Kaukasia

"Kaukasia" argazki erakusketa

Hurbil zaitez Miguel Zulaica Parra argazkilari gaztearen erakusketa ikustera Gazte Informaziorako Bulegora. Azaroaren 15era arte.

Eta gainera...

Ariketa gelak

Ariketa gelak. Jarduera fisikoa zure erritmoan

Hurbildu kirola egitera ariketa geletara! Kontsultatu funtzionamendu-arauak, ordutegiak eta zentro erabilgarriak.

Somos Haz

#SomosHaz. Ikusmen-mugimendurako laborategia

Urte osoa espazioa prestatzen eman ondoren, badugu behar den guztia abiatzeko, irekitzeko eta jarduera programatzen hasteko. Hurbildu ezagutzera!

Etikasi

Etikasi 2021 programarako deialdia

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak sailarekin batera sustatutako programa bat da, zeinetan giza eskubideen eta duintasunaren bizipen hezitzailea bultzatzen den bakoitzak ulertu eta bizitu ondoren.

Oihaneder logoa

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak!

Kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta hainbat ekintza euskararen kultur arloko inguruan Gasteizen!

Boulevard mendeurrena

Ilusiora itzultzea

Deportivo Alaveseko Mendeurrenaren ekitaldiaz gozatu Boulevardekin. Irailaren 25era arte.

Jarrai gaitzazu sareetan

Instagram_vggaztea

Instagram profila: vggaztea

Jarrai gaitzazu Instagramen, eta bidal iezazkiguzu zure kontsultak mezu zuzenen bidez; edo etiketatu gaitzazu gazteentzako interesgarriak diren argitalpenetan eta partekatuko ditugu.

Twitter_VGgaztea

VGgaztea twitteren profila.

Segituan ezer ez galtzeko.

Facebook VGgaztea

Facebooken orrialdea: OMIJ informazio gaztea.

Sareko informazioa.

Instagram_vitoriagazteok

VitoriaGazteok Instagram profila.

@vitoriagazteok Instagram profila kudeatuko zenuke 2 astez? Anima zaitez! Trukean, tokiko dendetan gastatzeko erosketa-txartela lortuko duzu.

Harpidetza edo baja

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org