Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2021eko uztailaren 13an, asteartea

Albistegi gaztea 82. zk.

Nabarmenduak

Gazte-uztaila goozatu programa

Gazte-uztaila Gozatu! 13-17 urte bitarteko gazteentzako opor-eskaintza .

Gazte-uztaileko bigarren txandarako azken plazak (uztailaren 26tik 30era). Azkar, izena emateko garaiz zabiltza.

E-ga lehiaketa

e-GA sariak - Hizkuntza-lankidetzarako proiektuak

Esketxak, abestiak, bidaia-bitakorak, errezetak... Dagoeneko, hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen saritutako eta aurkeztutako proiektuak ezagutu ditzakezu.

Libre Izan Nonhai 147x74

Ezagutu "Udan ere LibreIzanNonahi" kanpaina eta ez ixildu indarkeria sexista eta matxistaren aurrean!

Uda honetan ere, indarkeria matxistari aurre egiten jarraituko dugu. Norbera askatasun osoz adierazi ahal izatea aldarrikatzera eta eraso sexista eta matxistei erantzutera animatzen nahi zaitugulako.

OMIJeko fatxada

Gazte Informaziorako Bulegoak udako ordutegia du

Irailaren 3ra arte goizez bakarrik irekiko da: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara. Abuztuaren 2tik 6ra, itxita egongo da.

Bekak eta dirulaguntzak

Garapen komunitariorako deialdia

Garapen komunitarioa bultzatzeko proiektuen eta ekimenen deialdia

Oinarriak ikusi. Eskaerak aurkezteko epea irekita uztailaren 16ra arte.

Egin leku deialdia

Egin Leku!, musikari hasiberrientzako plaza Oihanederren

Bigarren urtez Oihaneder Euskararen Etxeak Egin Leku! deialdia jarri du martxan: musikari hasiberrientzako plaza irekia. Urtean zehar Oihanederren beren musika jotzeko aukera eskainiko die deialdi honek. Proposamenak bidaltzeko epea: uztailaren 25era arte.

Vital erasmus bekak

Vital Fundazioak Erasmus 2021/2022 programarako beken deialdi berria jarri du abian

Erasmus 2021/22 Europako mugikortasun-programan onartuak izan diren Arabako unibertsitate-ikasleentzako laguntzen deialdia. Ikasturte osoko egonaldietarako (1.200 €) eta aldi laburragoetarako (600 €-tik 120 €-ra) bekak emango dira. Eskaerak aurkezteko epea: uztailaren 30era arte.

Hezkuntza eta prestakuntza

Emaize_sexualitateak digitalean

Sexualidades en Digital, online ikastaroa

Internetek eta aro digitalak pertsonen bizitzan duten eraginari buruzko online prestakuntza, sexologiaren ikuspegitik. Aurtengoa 10. edizioa izango da. 7 modulu, 7 astetan banatuta (70 ordu). Urriaren 4tik azaroaren 21era.

Ikaslan Araba

Lanbide Heziketa presentzialeko matrikulazio-egutegia (2021/22 ikasturtea)

Aurrematrikula formalizatu baduzu, kontsultatu LHko matrikularako datak.

TAE gazteentzako ikastaroak

Gazteentzako ikastaroak Gasteizko Antzerki-Eskolan (2021-2022)

Izen-ematea irekia da datorren ikasturterako 'Gazteentzako Antzerkia' gure taldeetan, 15 eta 18 urte bitarteko neska-mutilentzat. Oholtza dastatu eta antzezlea izan nahi?

Lehiaketak

Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa 147x74

"Vitoria-Gasteiz" Aire Zabaleko XV. Pintura Lehiaketa

18 urtetik gorako pertsonentzat. Kontsultatu oinarriak eta izena eman! Epea zabalik uztailaren 15era arte.

Erakusketak

vital divergente

Vital Fundazioak ‘DiBergeNte’ erakusketa aurkezten du, errealitatearen ‘NeOSubVision’

Fer Mirrors artista gasteiztarrak 35 lan aurkeztuko ditu, bere azken aldiko eskultura, argazki, collage eta akrilikoen pot-pourria, "askatasunak argi eta garbi markatua eta EZ komertziala, kritika soziala eta autokritikoa, koloreetan eta grisetan". Hilaren 27ra arte Fundación Vital Erakustazokan (Postas 13-15, Vitoria-Gasteiz).

Vital emoción artea erakusketa

Vital Fundazioak ‘Emoción Artea’ hartzen du, autismoaren ikuspegia argazkigintzaren eta psikologiaren batasunetik abiatuta

Psikologia eta argazkigintza uztartzen ditu. Vital Fundazioa Erakusketa Zentroan, uztailaren 29ra arte, espektro autistaren nahastea duten eta argazkiaren bidez emozioak ezagutzea landu duten gazte talde batek egindako 45 irudi daude ikusgai. Vital Fundazioak finantzatutako proiektua, Gasteizko Fotogasteiz Argazkigintza Elkartearen eta Autismo Arabaren laguntzarekin.

Eta gainera...

Oihaneder logoa

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak!

Kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta hainbat ekintza euskararen kultur arloko inguruan Gasteizen!

Kirol Bidean Leku libreak

Azkar! Begira itzazu azken leku libreak Kirol Bidean kanpainaren udako edizioan

12 eta 30 urte bitartekoa bazara aukera paregabea daukazu kirol anitza bakarrik edo zure lagunekin praktikatzeko. Leku libreak honako jardueratan: hipika, yoga naturan eta geocachinga.

Ur jarduerak

Abuztuan, piraguismo edo windsurf ikastaro bat egin nahi?

11 urte baino gehiago badituzu eta windsurfa edo piraguismoa egin nahi baduzu, oraindik garaiz zabiltza!

Jarrai gaitzazu sareetan

Instagram_vggaztea

Instagram profila: vggaztea

Jarrai gaitzazu Instagramen, eta bidal iezazkiguzu zure kontsultak mezu zuzenen bidez; edo etiketatu gaitzazu gazteentzako interesgarriak diren argitalpenetan eta partekatuko ditugu.

Twitter_VGgaztea

VGgaztea twitteren profila.

Segituan ezer ez galtzeko.

Facebook VGgaztea

Facebooken orrialdea: OMIJ informazio gaztea.

Sareko informazioa.

Instagram_vitoriagazteok

VitoriaGazteok Instagram profila.

@vitoriagazteok Instagram profila kudeatuko zenuke 2 astez? Anima zaitez! Trukean, tokiko dendetan gastatzeko erosketa-txartela lortuko duzu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org