Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2021eko ekainaren 14an, astelehena

Albistegi gaztea 81. zk.

Nabarmenduak

Gazte-uztaila goozatu programa

Gazte-uztaila Gozatu!

13-17 urte bitarteko gazteentzako opor-eskaintza berria uztailean. Izen-ematea: ekainaren 16ko 08:30etik aurrera

Gazte informatzaileak FDV

2020-21eko Gazte Informatzaileen kudeaketa onenaren saria irabazi duen taldea

Francisco de Vitoria Institutukoak dira eta lan handia egin dute ikasturte honetan. Kontsultatu gure webgunea programa honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko.

Bertako artisten azoka

Gauekoak: Bertako artisten azoka

Ekainaren 19an, hiriko artista gazteen azoka izango da Falerinako Lorategian. Ez galdu aukera!

Aldare

Gauekoak: Aldare

Musika- eta pintura-ikuskizuna zuzenean Baratza aretoan. Ekainaren 25ean.

Instagram_vitoriagazteok

VitoriaGazteok Instagram profila.

@vitoriagazteok Instagram profila kudeatuko zenuke 2 astez? Anima zaitez! Trukean, tokiko dendetan gastatzeko erosketa-txartela lortuko duzu.

Hezkuntza eta prestakuntza

Ikaslan Araba

Lanbide Heziketako erregimen presentzialean matrikulatzeko egutegia 2021-22

Epeak: Ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2.era pasatzen direnek ekainaren 14tik uztailaren 2ra, biak barne. Gainontzeko ikasleek: ekainaren 18ra arte.

TAE_Gazteentzako antzerki zein antzerki musikalaren taldeak

Gazteentzako ikastaroak Gasteizko Antzerki-Eskolan (2021-2022)

Izen-ematea irekia da datorren ikasturterako 'Gazteentzako Antzerkia' gure taldeetan, 15 eta 18 urte bitarteko neska-mutilentzat. Oholtza dastatu eta antzezlea izan nahi?

Aisialdia

Oihaneder

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak!

Kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta hainbat eta hainbat ekintza euskararen kultur arloko inguruan Gasteizen!

Udako kirol ikastaroak

Kirol jarduerak gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan (uztailean eta irailean)

Dagoeneko zabalik dago uztaileko eta iraileko ikastaroetarako izen-ematea. Zure kirol-jarduerarekin jarraitu nahi baduzu edo jarduera berriak egiten hasi nahi baduzu, azkar, izena eman!

Kirol bidean uda 21

Azken leku libreak Kirol Bidean kanpainaren udako edizioan

12 eta 30 urte bitartekoa bazara aukera paregabea daukazu kirol anitza bakarrik edo zure lagunekin praktikatzeko.

Loiolara martxa_Elizbarrutiko Pastoraltza

Loiolara martxa

Gasteizko Elizbarrutiko Gazteen Pastoraltzak 15 urtetik gorakoentzako erromesaldia antolatu du uztailaren 9tik 11ra. Izena emateko epea: uztailaren 4ra arte.

Bekak eta dirulaguntzak

Gazte Sortzaileak beka 147x74

Gazte Sortzaileak beka (proiektuek ahozkotasunarekin lotuta eta euskaraz izan behar dira)

Abian da Gazte Sortzaileak bekaren 2021eko deialdia. Animatu eta parte hartu! Epea irekita 2021eko uztailaren 15era arte (egun hori barne).

Global Training bekak

Global Training 2021 bekak

Graduko goi-mailako unibertsitate-titulua edo goi-mailako lanbide-heziketa duten Euskadiko 31 urtetik beherako gazteentzat. Epea: uztailak 16.

Lana

OMIJ_lana eta prestakuntza

Ezagutu Gazteria Zerbitzuaren enplegu-webgunea

Zure eskura, informazio-baliabide publikoak eta lan-eskaintza publiko eta pribatu eguneratua.

Eta gainera...

Ikusguneren Eraso LGTBI+fobikoen 4. txostena

Ikusgunek Eraso LGTBI+fobikoen 4. txostena publikatu du

Bertan, 2020ko maiatzetik 2021eko apirila bitartean ezagutu diren gertakariak jasotzen ditu.

TBMZ logoa

Begiradatik haratago. Zinema eta solasaldia.

Bost filmen bidez, indarkeriazko gatazkak konpontzeko prozesu zaila aztertuko da, eta ideologietatik haratago, gakoa harreman pertsonalak direla ikusiko da. Ekainak 9, 16, 23 eta 30, asteazkenak.

Colombia Euskadi logoa

Trukecultural: Gasteizko eta Ibagué hiriko (Kolonbia) gazteen arteko trukea, plataforma digital baten bidez

Gaztea zara? Zerk mugiarazten zaitu? Artea, kultur-trukeak, hizkuntzak eta abar gustatzen zaizkizu? Gazteek Gasteizen egiten dutena arduratzen zaitu? Eta munduan? Eta badakizu non dagoen Ibagué?

Gurutze Gorria: Espazio propioa

Gurutze Gorria: Espacio Propio

Lau lan-ildo (prestakuntza, informazioa, sentsibilizazioa eta babesa), indarkeria matxistarik gabeko aisialdi-espazioak egon daitezen bermatzeko, indarkeria hori ezabatuko duten errespetuzko jarrerak eta harremanak sustatze aldera.

Jarrai gaitzazu sareetan

Instagram_vggaztea

Instagram profila: vggaztea

Jarrai gaitzazu Instagramen, eta bidal iezazkiguzu zure kontsultak mezu zuzenen bidez; edo etiketatu gaitzazu gazteentzako interesgarriak diren argitalpenetan eta partekatuko ditugu.

Twitter_VGgaztea

VGgaztea twitteren profila.

Segituan ezer ez galtzeko.

Facebook VGgaztea

Facebooken orrialdea: OMIJ informazio gaztea.

Sareko informazioa.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org