Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2021eko maiatzaren 17an, astelehena

Albistegi gaztea 80. zk.

Nabarmenduak

Instagram_vggaztea

Gazteria Zerbitzua Instagramen dago!

Une honetatik aurrera, partekatzen dugun informazioa Instagramen ere ikusi ahalko duzue! Ikastaroak, bekak, aisialdia, sormena eta askoz gehiago. Gainera bide honetatik ere zure kontsultak helarazi ahalko dizkiguzu. Jarrai gaitzazu!

Zure esku ere badago

"Elkar Zainduaz" komikia

"Zure esku ere badago" komiki bildumak 14.zenbakia argitaratu du. Oraingoan, sexu-jokabide arriskutsu batzuei buruz mintzatzen da. Gogoratu unitate didaktikoak ere badirela ikasgelan lantzeko.

Telelanari buruzko ikastaroa

Gazteentzako telelanari buruzko oinarrizko ikastaroa

Ez galdu aukera! Doako online ikastaro honekin lan-modalitate berri honetan prestatu eta zure enplegagarritasuna hobetu.

tetrapack 2021

Tetrapack 2021 erakusketa

Argazki eta bideogintzaren erakusketa kolektiboa Amarika aretoan. Gazte Klik Klak 2020 argazki eta bideo lehiaketaren irabazleek egindako lana erakutsiko da.

gauekoak proiektuen lanpoltsa

Gauekoak: Proiektuen poltsa osatzeko deialdia

Deialdia zabalik ekainaren 4ra arte. Aisialdiko programa alternatiboaren udaberri/udako eta udazkeneko denboraldietan ideiak gauzatu nahi dituzten gazte, talde edota elkarteen egitasmoak aurkeztu ahal dira.

Lana

Gurutze Gorria tiktok

Arabako Gurutze Gorria. Lan orientaziorako lantegia (Tik Tok)

35 urtetik beherakoentzako lan-orientazioko saioak, TikTokekin lankidetzan.

Hezkuntza eta prestakuntza

Arabako Komertzio Eskola

Marketin digitala

2021eko uztailaren 1etik 16ra. Marketin digitalean sakontzeko prestakuntza-saio praktikoak.

Ikaslan Araba

Ate irekiak: Ikaslaran Arabako LHko Zentroak

Hitzordua eskatuta aurrez aurrekoak. Zentro bakoitzaren egunak eta ordutegiak kontsultatu.

Ikaslan izena emateko epeak

Lanbide Heziketa. 2021/22ko ikasturtean aurrematrikulatzeko epeak

LHko ziklo bat ikasi nahi duten guztiek maiatzaren 31tik ekainaren 18ra bitartean egin behar dute aurrematrikula.

Ika udako ikastaroak eu

IKA euskaltegiko uda ikastaroak

Udako ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik Gasteizen. Informazio zehatzagoa, IKAko edozein euskaltegitan edo bere webgunean.

Mondragon Unibertsitatea

Jardunaldia: "El valor estratégico del diseño en la empresa: presente y futuro". Maiatzaren 20an, 18:00 - 19:00.

Mondragón Unibertsitateko "Produktu eta zerbitzuen diseinu estrategikoa" masterraren ikasle ohiak, orain diseinatzaile gazteak herrialdeko enpresa garrantzitsuenetako batzuetan, diseinuak beren enpresetan duen eraginari buruz hitz egingo dute, bai eta diseinuak maila estrategikoan eta etorkizunean izango duen eraginari buruz ere.

Bekak eta dirulaguntzak

ingeleseko bekak vital

Vital Fundazioaren ingeles-bekak

Zure ingeles teknikoa eta komertziala hobetu nahi duzu? Vital Fundazioak 20 beka emango ditu, unibertsitateko eta goi-mailako Lanbide Heziketako tituludunentzat. Epea zabalik maiatzaren 31ra arte.

Eta gainera...

Zurrumurruen kontrako maiatza

Badator Zurrumurruen Aurkako Maiatza!

Aurten ere, Vitoria-Gasteizko Zurrumurruen Aurkako Estrategiak hurrengo ekintzak antolatu ditu: Zine Foruma, tailerrak, lehiaketa, poesia... Anima zaitez eta eman izena! Zure zain gaude!

JazzVital

Jazz Vital Zikloa

Vital Fundazioa Kulturuneko agertokian bost emanaldi egingo dira, maiatzeko ostegun guztietan eta ekaineko lehenengoan, 19:30ean.

Matthias and Maxime

Datorren maiatzaren 20an, Florida zinematan ikusiko dugu elkar. Zineforuma 3ren artean: Matthias and Maxime

Matt eta Max aspaldiko lagunak dira. Egun batean musu ematen diote elkarri, eta horrek sexualitatea birplanteatu eta harremana erabat aldatzea eragiten die. Ingelesez eta frantsesez eta euskarazko azpitituluekin.

Rosa Almirall

Hitzaldia: La salud de las personas trans

Medikuntza, gizartea normalizatzeko boteretzat hartuta, sexu- eta genero-sistema bitarraren oinarrizko zutabeetako bat da. Horren inguruan mintzatuko gara. Maiatzaren 21ean 19:00etan.

Museoen Nazioarteko Eguna 2021

Maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna

Ezagutu ezazu Arabako Foru Aldundiak museoen nazioarteko eguna ospatzeko antolatu duen programa.

Emakume kartagileak

Emakume kartagileak. Memoria bizia.

Arabako Fournier Karta Museoak omenaldia egin nahi izan die Fournierreko emakume kartagileei. Hurbildu erakusketa ikustera!

Jarrai gaitzazu sareetan

Twitter_VGgaztea

VGgaztea twitteren profila.

Segituan ezer ez galtzeko.

Facebook VGgaztea

Facebooken orrialdea: OMIJ informazio gaztea.

Sareko informazioa.

Instagram_vitoriagazteok

VitoriaGazteok Instagram profila.

@vitoriagazteok Instagram profila kudeatu nahiko zenuke 2 astez? Beste gazte batzuekin partekatu ditzakezu zure interesak eta kezkak. Anima zaitez! Trukean, antzeko interesak dituzten Gasteizko beste gazte batzuk ezagutzeko aukera izateaz gain, tokiko dendetan gastatzeko erosketa-txartela lortuko duzu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org