Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2021eko apirilaren 20an, asteartea

Albistegi gaztea 79. zk.

Nabarmenduak

In Situ ArtFestival

Gauekoak: InSitu Art Festival

Hiriko saltokiak Gasteizko artisten bila. Deialdia zabalik maiatzaren 9ra arte.

Udagora Fest

Gauekoak: Udagora Fest

Zinemak hiria hurbiltzen die gazteei. Maiatzaren 15ean 17:00etatik 21:00etara. Sarrera doan. Eskuragarri, ikuskizuna baino bi aste lehenagotik.

Hiretu hiria gala

Hiretu Hiria Gala Gaztea: maiatzak 14, 17:00etan, Goiuri jauregian

"Hiretu Hiria" programan parte hartu duten 19 gazte-taldeetako ordezkariek landu dituzten proiektuen zuzeneko aitorpenak plazaratuko dituzte, baita euren prozesu partehartzailea dokumentatzeko eginiko bideoak ere.

Siner-G erakusketa

Sinner- G erakusketa Gazte Informaziorako Udal Bulegoan

Apirilaren 16tik maiatzaren 16ra Mermaid Art Magazinen eskutik. Zatoz Gazte Informaziorako Bulegora ikustera! Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; arratsaldez, astearte eta ostegunetan: 17:00-19:00.

Lana

Empleogune foroa

Gasteizko Enplegu Foro Birtuala 2021

Vitoria-Gasteizko Udalak eta UPV/EHUren Arabako Campusak antolatuta. Begiratu zein diren parte hartzen duten enpresak eta haien lan eskaintzak apirilaren 27tik Aurrera edo eman izena maiatzaren 13an zuzenean egingo diren jardueretan.

Hezkuntza eta prestakuntza

IDarte ate irekiak

Zatoz IDarte ezagutzera! Ate irekien online jardunaldia

Diseinu Grafikoa, Barne Diseinua, Animazioa, Ilustrazioa edo Argazkilaritza ikasi nahi baduzu, eman izena IDarte-ko Ate Irekietan.

Avanza LH Azoka

Avanza, Arabako Lanbide Heziketaren IV. Azoka

Etor zaitez maiatzaren 4, 5 eta 6an Europa Biltzar Jauregira, Arabako Lanbide Heziketa azoka ezagutzera. Aurretiko hitzordua hartzea beharrezkoa da.

Idiomas Fundazioa (Vital)

Idiomas Fundazioak ikastaro trinkoak emango ditu 'First' eta 'Advanced' azterketa ofizialak prestatzeko

Ikastaroak maiatzaren 3tik 27ra iraungo du, 16:30-18:00 ordutegian, astelehenetik ostegunera. Lekua gordetzeko azken eguna: apirilaren 23a.

Gurutze Gorria_Begirale ikastaroa

Begirale ikastaroa

Aisialdian haur eta gazteekin jarduerak garatzeko. Ekainaren 17tik irailaren 30era. Matrikulatzeko epea: ekainaren 15era arte.

TAE_Gazteentzako antzerki zein antzerki musikalaren taldeak

Gazteentzako antzerkia Eszena-Arte Tailerrean

Ikasturte bakoitzean 15 eta 18 urte bitarteko talde batzuk dauzkagu. Eta antzerki musikala. Gure oholtza zurea da. Antzezlea izan nahi?

Lehiaketak

Googaz

Googaz. Tokiko merkataritza sustatzeko scape room-a

Europan zehar Interrail bat irabazteko aukera duzu 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako gymkhana batean.

E-ga lehiaketa

e-GA: hizkuntza-gutxien erabilera sustatzeko lehiaketa

Lehiaketa komunitate ezberdinen arteko edo beste hizkuntza komunitate baten arteko hizkuntza lankidetzari buruzko proiektu bat sortzean datza. 35 urtera arteko gazteentzat.

Arte Vital Lehiaketa

Arte Vital 2021 lehiaketa

Artista daramazu barruan? Hamazortzi urtetik gorako sortzaile arabarrek parte har dezaten deialdi irekia da Arte Vital lehiaketa. Lanak maiatzaren 25 eta 26an jasoko dira.

Vitoria-Gasteiz itzulpen sariak

"Vitoria-Gasteiz" itzulpen sariak

Haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenak. Aurkezteko epea: maiatzaren 9ra arte.

Boulevard-Alavesen mendeurrena

Jokatu eta irabazi Deportivo Alavesekin!

Jokatu eta irabazi taldeak sinatutako 10 pilotetako bat El Boulevardeko mendeurreneko erakusketa bisitatuz.

Eta gainera...

Ikusgune eu_salatu

Homofobia, lesbofobia, bifobia eta transfobiari aurre egitea denon kontua da!

Eraso LGTBI+fobikoa izan baduzu edo ikusi baduzu, jarri harremanetan Ikusgunerekin. Vitoria-Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokia, 633 309 653, Telegram edo Whatsapp telefonoen edo webgunearen bidez.

ARTGIA_Aitor Vinagret

Aitor Vinagreten "Arma tiro pum" mikroantzerkia, Artgian

Artgia Sorgune & Aretoan Aitor Vinagreten mikroantzerki bat izango dugu Apirilaren 22 eta 23an. Sarrerak lortzeko artgiada@gmail.com-era idatzi!

Hitzak_Irene Junquera

Hitzak: "Gai zara. Egin eta ikusiko dugu" Irene Junquera

Irene Junquera kazetaria izango da Hitzak ekimenaren laugarren protagonista. Apirilaren 21ean, asteazkena, izango da, 19:00etan, Vital Fundazioa Kulturunean.

Jarrai gaitzazu sareetan

Twitter VG gaztea

VG_gaztea twitteren profila.

Segituan ezer ez galtzeko.

Facebook infogazte

Facebooken orrialdea: OMIJ informazio gaztea.

Sareko informazioa.

VitoriaGazteok Instagram profila

VitoriaGazteok Instagram profila.

Gaztea bazara Gazteria Zerbitzuaren 'instagrama’ 2 astez kudeatu ahal duzu. Gainera, hiriko zenbait dendatan baliatu daitekeen 60 €-ko opari-txeke batekin sarituko zaizu.Animatzen al zara?

Harpidetzak

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org