Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2021eko otsailaren 19an, ostirala

Albistegi gaztea 77. Zk.

Adi egon!

Gazte Txalentx

Gazte Txalentx: 14 eta 25 urte bitartean dituzu? Erronkak gustatzen zaizkizu?

4 erronka ohitura jasangarriekin, mugikortasunarekin, energiaren eta uraren kontsumoarekin eta berdeguneekin lotuta. Epea: 2021eko martxoaren 7ra arte. Ez galdu aukera!

Gauekoak_udab.uda2021

Gauekoak: udaberria-udako kanpaina

Denboraldi berria, martxotik uztailera arte. Bota begirada programazioari! Kultura, musika, kirola eta lantegiak asteburuetan.

XtraClub udab.uda2021

Xtraclub Udaberria-Uda 2021

Otsailaren 22an, 8:30ean, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako aisialdiko jardueretan parte hartzeko izen-emateak hasiko dira.

Idatziz sortu lantegia - Haziak

Haziak-Idea gazteak pilpilean

Euskarazko Idazketa Sortzailearen lantegian parte hartzeko izen-ematea zabalik!

Gazte Informaziorako Bulegoa

Vitoria Gazteok Instagram-eko profilaren lehengo urteurrena

@VitoriaGazteok profilaren urteurrena

@VitoriaGazteok Instagram-eko profilak bere lehen urtea bete du. Ezagutu hori ospatzeko antolatu ditugun jarduera guztiak!

Iragarki taula

Iragarki taula

Zerbaiten bila bazabiltza edota zeozer eskaini nahi baduzu: pisu bat alokatzeko, estola partikularrak… eta askoz gehiago, hementxe aurki dezakezu zure taula!

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa

Saregune_IKTen bidezko dinamizazio soziala

IKTen bidezko gizarte-dinamizazioa

Saregunek antolatutako gaitasun teknologikoak eta irakaskuntzakoak eskuratzeko ikastaroa. Praktikak egiteko aukera. 500 orduko iraupena, martxoan hasita.

Bibat hamaika

"BIBAT hamaika" erakusketa. Museo de Arqueología y Fournier de Naipes: Historia de dos museos

Erakusketaren helburua da ospatzea hamarkada bat gainditu duela museoak eta etorkizunera begira lanean jarraituko duela. Otsailean ikusgai.

Euskal Zinemaren 37. Astea_Vital Fundazioa

Vital Fundazioaren Euskal Zinemaren 37. Astea

Otsailaren 22tik 27ra goza ezazu Euskadiko profesionalek zuzendu edo ekoiztutako film luze eta labur onenez. Vital Fundazioa Kulturuneko (Bakea 5, Dendarabako 1. Solairua) emanaldiak 18: 30ean aurreratu dira COVID araudia betetzeko

Lan orientazioa

Lan orientazioa Gurutze Gorriarekin

30 baino gutxiago dituzu eta lan bila zabiltza? Bete formularioa eskatzen dizkizuten datuekin, eta zurekin harremanetan jarriko dira Gazte Enplegu Planean izena emateko prozesuaren berri emateko.

Gurutze Gorria_ikastaroa

Treba zaitez Gurutze Gorriarekin eta aurkitu enplegua

Bete formularioa eskatzen dizkizuten datuekin eta zurekin harremanetan jarriko dira izena emateko prozesuaren berri emateko.

Eta gainera...

HEI

HEI: "Herramientas tecnológicas online" ikastaroa

Tailer honetan, hainbat tresna eta aplikazio ezagutuko ditugu online jarduerak, ikastaroak eta tailerrak garatzen laguntzeko.

Kirol Bidean 2021-1

Kirol bidean: Hotzak ez zaitzala gelditu negu honetan

12 eta 30 urte bitartekoa bazara, ez galdu aukera negu honetan kirol ezberdinak probatzeko: urpekaritza hodiarekin, eskalada, tirolina… oraindik apuntatzeko aukera daukazu!

TopAraba

TopAraba

Oihanederren ekimen berria euskarazko kultur sormena sustatzeko. Otsailaren 27an.

Libre izan nonahi

"Indarkeria matxistaren aurkako musika" lantegiaren 2. saioa: Covid aurreko eta osteko ligoteoa

Egindako lehen saioan parte hartu zutenen ekarpenekin sortutako playlist delakoa aurkeztuko dugu. Ligatzeko orduan gustatzen zaigunaz eta ligoteo toxikoaz hitz egingo dugu, animatu eta parte hartu!

Oihaneder

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak!

Kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta hainbat eta hainbat ekintza euskararen kultur arloko inguruan Gasteizen!

Jarrai gaitzazu sareetan

Facebook infogazte

Facebooken orrialdea: OMIJ informazio gaztea.

Sareko informazioa.

Twitter VG gaztea

VG_gaztea twitteren profila.

Segituan ezer ez galtzeko.

Harpidetzak

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org