16 eta 30 urte bitartean dituzu? Erronkak gustatzen zaizkizu? Talde bat osatu eta eman izena, proposatuko dizkizuegun 4 erronkak gainditzeko, ohitura jasangarriekin, mugikortasunarekin eta berdeguneekin lotuta.
Covid dela eta, jende aurrean egitea ezinezkoa izan zen. Baina hona hemen muntatutako bideoa Xtraklubeko gazteek interpretatutako abesti eta koreografiekin. Ilusioz eta profesionaltasunez betetako esperientzia.
Gauekoak Oihanederekin elkarlanean aritu da deialdi honen hirugarren edizioa abian jartzeko. Edozein ideiak balio du euskaraz garatzekoa bada, eta kulturarekin zerikusia badu.
14 eta 17 urte bitartean badituzu, proposatzen dizkizugun 10 kirol-erronketatik gutxienez 5 gainditzeko erronka luzatzen dizugu. Lortzen baduzu, kirol-sari bat jasoko duzu. Eta erronkak gustuko ez badituzu, egin ezazu gure hiriak ahalbidetzen dizun kirol-plan bat, eta jarraitu mugitzen murrizketa-une hauetan.
Gaztea bazara Gazteria Zerbitzuaren 'instagrama’ 2 astez kudeatu ahal duzu. Gainera, hiriko zenbait dendatan baliatu daitekeen 60 €-ko opari-txeke batekin sarituko zaizu.Animatzen al zara?