Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2020ko irailaren 15ean, asteartea

Albistegi gaztea 72. Zb.

Adi egon!

Gazte Klik Klak 2020

¡Gazte Klik Klak 2020! Urriaren 17ra arte aurkez ditzakezu zure lanak.

Zabalik dago bideo sorkuntza edota argazkilaritza gustuko duten gazteentzako lehiaketa honetarako epea, erakusketa-prozesua bizitzeko aukera ematen duena.

#FeminismoanItzel

#FeminismoanItzel

2020-2021eko Jabetze Feministarako Eskolaren programazioan, 18 urtera arteko haur eta gazteei zuzendutako jarduera berriak aurkituko dituzue.

Sebastián Bernal Montaño “Ciudad a pequeña escala”

Xtraclub 2020

12-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako asialdi-jardueretan izena emateko epea zabalik. Irailaren 14ko 8:30etik aurrera, lekuak bete arte.

Gauekoak 2020-2021

Gauekoak martxan dago!

Lantegiak, musikaa, kirola, sorkuntza,... Garaiz zaude Gauekoak-en jardueretan parte hartzeko

Moonkey pills. Akroyoga kartak.

Moonkey pills-Akroyoga kartak

Ezagutu Haziak proiektu hau ematen ari den pausuak.

gazteentzako aholkularitzak

Aholkularitzetan bueltan gaude.

Udako oporrak amaitu dira eta Gazte aholkularitzak berriz ere martxan jarri gara, presentzialki Landatxo Gizarte Etxean atendituko zaitugu betiko ordutegian eta hitzorduarekin. Ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan, zure zain gaude.

Jarraitu sareetan

VitoriaGazteok Instagram profila

VitoriaGazteok Instagram profila.

Gaztea bazara Gazteria Zerbitzuaren 'instagrama’ 2 astez kudeatu ahal duzu. Gainera, hiriko zenbait dendatan baliatu daitekeen 60 €-ko opari-txeke batekin sarituko zaizu.Animatzen al zara?

Facebook infogazte

Facebooken orrialdea: informazio gaztea.

Sareko informazioa.

Twitter VG gaztea

VG_gaztea twitteren profila.

Segituan ezer ez galtzeko.

Murgil zaitez OMIJen (Gazteentzako Argibide Bulegoa)

Gazteentzako argibide bulegoa

OMIJen gure ohiko ordutegira itzuli gara

Udako ordutegia amaituta, Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak (OMIJ) astearte eta ostegun arratsaldetan ere arreta emango dizugu. Hurbildu zaitez edo deitu!

hizkuntza kluba

Aurten, Hizkuntza Klubean saioak telematikoak izango dira

Ikasten ari zaren hizkuntzak doan praktikatu nahi dituzu? Ingelesa, euskara, gaztelania... Irailaren 16tik aurrera eman izena.

Gazte Informatzaileen Sarea

Gazte Informatzaileen Sarea

2020-2021 ikasturteko deialdia. Proposamenak aurkezteko epea irekia 2020ko irailaren 24a arte.

OMIJ_lana-prestakuntza

Lanari eta prestakuntzari buruzko gure webgunea berritu dugu

Lan bila bazabiltza edo zure empresa sortu nahi baduzu, zure zalantzak argitzeko baliabideak aurkituko dituzu. Bestalde, enplegu-eskaintzak, praktikak eta laguntzak ere biltzen ditugu.

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa

Gazteentzako antzerkia

Ikastaroak: Gazteentzako Antzerkia eta Antzerki Musikala.

Irekia da izen-ematea, 15 urtetatik aurrera, urrian hasiko diren taldeentzat Eszena-Arte Tailerrean (EAT). Sortu, imajinatu, antzeztu eta oholtzako unibertso magikoan zu bezain sortzaileak diren gazteak ezagutu.

Euskara ikasteko dirulaguntzak

Euskara ikasteko dirulaguntzak.

Gasteizko IKAk, Vital Fundazioarekin batera, dirulaguntzak eskaintzen dizkie 18-25 urte bitarteko gazteei euskara ikas dezaten. Informazio zehatzagoa, IKAko edozein euskaltegitan edo IKAko webgunean.

Emakumeak ere kirolari

Emakumezkoen kirola bultzatzeko bekak jarri ditu martxan Vital Fundazioak

Futboleko entrenatzaile-ikastaroak eta beste edozein kirol-modalitatetan prestakuntza tekniko ofizialeko ikastaroak egiten dituzten neskek eskuratu ahal izango dituzte. Epea: urriaren 10era arte.

Ai Laket!!

Ai Laket-en "Puntu Finkoa" baliabidea: Drogen Informazio eta Analisirako Zerbitzua

Puntu finkoa drogen kontsumoan arriskuak murrizteko zerbitzua da. Ai Laket!! elkarteak kudeatzen du eta Errementari kaleko 43. zenbakian dago, jaiegunak ez diren ostiral guztietan, 19:00etatik 22:00etara.

Eta Gainera...

Elkarteei materiala mailegatzea

Elkarteei materiala mailegatzea

Ikus-entzunezko hainbat ekipo eta material alokatzeko zerbitzua uzten du EAEko Elkarteen Erregistroan izena emanda dauden elkarteen esku Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuak.

Beldur Barik 2020

Abian da Beldur Barik 2020 lehiaketa

Lehiaketa hau hamaika urtez egin da eta gazteekin indarkeria matxista prebenitzeko asmoarekin egiten da. Lanak aurkezteko epea irekita dago jada. Animatu eta parte hartu!

Hitz adina mintzo

Hitz Adina Mintzo

Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 5. ikasturteak 6 hizkuntza hurbilduko dizkigu. Irailaren 25ean Itziar Idiazabalek inaugurazio hitzaldia eskainiko du "Hizkuntza kooperazioa, zer da eta zer egin daiteke?" izenpean 19:00etan Oihanederren.

Arraun The Basque’s World

Arraun The Basque’s World. Argazki-hizki lehiaketa.

5 argazkidun argazki-sorta aurkeztu behar da 4 gairen inguruan, eta horrekin batera, argazkiek islatzen dutenaren azalpen laburra bidali behar da oihaneder@oihaneder.eus helbidera Irailaren 20ra arte.

SETEMen Factoría de Valores eskolaren inaugurazioa

Umore feminista SETEMen Balio Faktoriaren 2020-21 ikasturtea inauguratzeko

Balio Faktoriaren prestakuntza-eskaintza "Umore feminista zure kontsumorako" inaugurazio-ekitaldian, Belen Nevado, Silvia Albert Sopale eta Elsa Ruiz artista feministekin. Irailaren 30ean, 19:00etan, Jesús Ibáñez de Matauco antzokian.

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org