Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
boletín especial
Gaztelanieraz sarbidea

2014ko urriaren 8an, asteazkena

Albistegi gaztea (2014ko udazken gaztearen ale berezia)

2014ko Udazken gaztea

Otoño joven 2014

2014ko udazken gaztearen ekintzak

Gazte Planak bultzatutako ekintzak. Hiru multzo handiak: Gazte Astea, Gazte Plaza (Gazte Planaren topaketak) eta Sorburu 2014

Gazte Astea (EGK eta Gazte Topa)

Gazte astea semana joven

Gazte Astea- EGKk eta Gazte Topa gazteen taldeak antolatua

Urriaren 13tik 25era izango da eta gazteen, politikarien eta teknikarien arteko topaketak izango dira, lantegiak, eztabaidak, hitzaldiak… eta bukatzeko, jai bat urriaren 25ean.

Hiruburuak

Hiruburuak: kezkatzen zaituzten gaiak politikariekin eta teknikariekin jorratzeko aukera: enplegua, etxebizitza...

Parte hartzeko dinamikak eta irekiak. Gazteen ahotsa entzungo da gazteriaren politika publikoetan!

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Gazte astearen ekintza guztiak begiratu batean. Kartel osoa

Anima zaitez Gazte Astearen ekintetan parte hartzera. Izena ematea EGKren web orrian.

Gazte Planaren topaketak

Gazte Planaren topaketak

Udazken honetan, gazteen topaketak bere errealitatearen hainbat arlotan

Aurten hurrengo arloak jorratuko dira: ekonomia alternatiboak, trukea, kirola eta emakume gaztea, kirola naturan, boluntario gazteak...

ekonomia alternatiboak

Ekonomia alternatiboak. Urriak 30 eta 31

Urriaren 30ean, ekarlaneko etxebizitzak eta cohousing. Komunitateko bizitza eta bizi-kalitatearen proiektuak. Urriak 31n: Krisialdia, 16 urteko gazte baten ikuspuntutik, ekonomia ikuspuntu gazte batetik. REAS eta Fiare banku etikoa. Simone de Beauvoir aretoan, 17:30ean

Día del trueque

Gazteen arteko truke eguna: trukatu erabiltzen ez duzuna

Azaroaren 1ean, Iradier arena aretoan, arratsaldeko 16:30etik aurrera. Balio ez dizuten gauzak trukatzeko aukera. 16-35 urte bitarteko gazteentzat Arropa, kirol-materiala, filmak, diskoak...

Kirola eta emakume gaztea

Kirola eta emakume gatea, agendan dagoen gai baten gaineko hausnarketa

Mahai ingurua hainbat kirolarirekin, batzuk profesionalak, beste batzuek kirola egiten dute mila arrazoirengatik eta hurrengo galderei erantzunak bilatzen saiatuko gara: zein arazo topatzen ditugun eta zein konponbide proposatzen ditugun. Montehermoson, azaroaren 6an, 18:30ean

kirola naturan

Kirola naturan, gero eta gazte gehiagok egiten duten ekintza

Naturan gazteek egiten dituzten ekintzak. Gozatu eta zaindu natura, kirola egiten dudanean? Alex Txikonen ikuspuntua eta eztabaida Montehermoson "Euskararen etxean" azaroaren 7an, 18:30ean

búsqueda del tesoro

Altxorraren bila eraztun berdean, kirola egiten puntu geofisikoaz bilatu bitartean

Igaro goiz on bat igaro lagunekin eta gozatu mugikorraren bidez puntu geofisikoak aurkitzen. Bizikletaz, patinez, oinez... Azaroaren 8an, 10:00etan, Atarian, Salburuan egiteko aukera daukazu. ANIMA ZAITEZ !!!

boluntariotza gaztea

Gazteen lan boluntarioa, gizarte aldatzeko indar bezala

Nola aldatzen dute boluntario gazteek gizartea? Nola aldatzen ditu boluntariotzak gazteak? Antzerkia Pez Limbo: Mamá gallina, Eztabaida, eta lan Taldeak. Simone de Beauvoir aretoan, azaroaren 11n, 18:00etan

emozioen kudeaketa

Emozioen kudeaketa pertsonekin lan egiten duten gazteengana

Pertsonekin lanetan aritzen diren gazteen arazoei buruzko topaketa emozioak kudeatzerako. Hitzaldia: Fidel Delgado titiripeuta eta eztabaida. Ibáñez de Matauco antzokia (Hegoalde) azaroaren 18an, goizeko 10:00etan.

Sorburu 2014: gazte sortzaileak

sorburu taldea

Gasteizko artista gazteak sormenaren prozesuan

Ezagutu Gasteizko hainbat artista gazteen prozesua eta ikusi bere bloga. Errealitatea aztertzen aritu dira hainbat arlotan: arte eszenikoetan, plastkoetan, musikan eta arteterapietan. Parte hartu, artista bazara edo izan nahi baduzu.

sorburu 2014

Sorburu 2014 (asteburu sortzaile gaztea) diziplina arteko ikuskizuna

Bukatzeko, azaroaren 15ean, Iparralde gizarte etxeko 2. eraikuntzan, 18:00etan. Parte hartzaileak: Soul Flavas, Pez kaos, Fill Inn Culture, Baratza Aretoa, Oreka, U-clap, José Uruñuela dantza kontserbatorioa, Hip Hop Prole, eta beste gazte batzuk, bere izenean.

Izena ematea edo albistegia jasotzeari uztea

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org