Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2020ko uztailaren 17an, ostirala

Albistegi gaztea 71. Zb.

"Erronka: Gazteak" Gazte Plan berezia

Erronka: gazteak, gazte plana

Erronka: Gazteak, oinarri dokumentua.

"Erronka: Gazteak" gazte-planak lehentasunak hautatu eta oinarri dokumentua prestatu du, horretarako ekintzak proposatzeko. Hori guztia kontsultatu eta "erronka: gazteak" izeneko gazte-plan berezia egiteko prozesuarekin bat egin dezakezu.

Adi egon!

Haziak 2020ko kartelaren zatia. Esti Aguirre López de Munain

Haziak 2020ko ideia sarituak

Ezagutu edizio honetan garatuko diren proiektuak.

gazte sortzaileak beka

2020ko Gazte Sortzaileak beka deialdia abian da.

Gazteek gazteentzat sortutako ekitaldi kulturalak euskaraz.

gazteentzako aholkularitzak

Aholkularitzetan aurrez aurreko arreta ematen hasi gara berriro ere

Sexualitate- eta Psikologia-Aholkularitzetan, berriz ere, aurrez aurreko arreta eskaintzen hasi gara hitzorduarekin. Ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan uztailean, abuztuan itxita izango baitira. Aholkularitza juridikoa, berriz, itxita dago uztailean eta abuztuan.

Web

Gazteria Zerbitzuaren webgunea berritu dugu.

Gure webgunea aldatu dugu, erakargarriagoa izan dadin eta informaziorako sarbidea hobetze aldera. Ikus ezazu!

Jarraitu sareetan

VitoriaGazteok

VitoriaGazteok Instagram profila.

Hiriko gazteek kudeatu ahal duzue Gazteria Zerbitzuaren 'instagrama’. Animatzen al zara?

Twitter VG gaztea

VG_gaztea twitteren profila.

Segituan ezer ez galtzeko.

Facebook infogazte

Facebooken orrialdea: informazio gaztea.

Sareko informazioa.

Murgil zaitez OMIJen (Gazteentzako Argibide Bulegoa)

Gazteentzako argibide bulegoa

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoaren zerbitzu guztiak zabalik, edukiera mugatuarekin.

Bulegoko zerbitzu guztiak martxan dira eta ez da beharrezkoa hitzordua eskatzea.

Gazte Informatzaileen Sarea

Gazte Informatzaileen Sarea

2020-2021 ikasturteko deialdia. Proposamenak aurkezteko epea irekia 2020ko irailaren 24a arte.

Hizkuntza kluba

Hizkuntza Kluba – UPV/EHUko ikasleentzako borondatezko lan-praktikak enpresetan.

EHUko Letren Fakultateko ikaslea bazara, borondatezko lan-praktikak egin ahal dituzu hainbat hizkuntzetako elkarrizketa-taldeak dinamizatzen.

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa

Concurso Arraun the Basque´s world

Arraun The Basque’s World argazki-hizki lehiaketa

2020ko ekainaren 20tik irailaren 20ra bitartean egongo da irekita, biak barne. 5 argazkidun argazki-sorta aurkeztu behar da 4 gairen inguruan, eta horrekin batera, argazkiek islatzen dutenaren azalpen laburra bidali behar da oihaneder@oihaneder.eus helbidera.

Egin Leku! Convocatoria abierta.

Egin Leku! Musikari hasi berrientzako plaza.

Urtean zehar Falerina tabernan igande arratsaldetan beren musika jotzeko aukera eskainiko du deialdi honek. Proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 1ean irekiko da eta 27ra arte egongo da zabalik (biak barne).

Isssilpean. Irantzu Lekue.

ARTgia Sorgune & Aretoak ISSSilpean: hasiera berri bati bide ematen dion atzera begirako bat aurkezten du.

Irantzu Lekue artistaren erakusketa uztailean zehar egongo da zabalik, eta izaera autobiografiko, pertsonal, esperimental eta intimista handiko laginean murgiltzea proposatzen du. Ikus-entzunezko lanak, esku hartutako objektuak, pintura-lanak, obra materikoak, hori guztia hitz baten inguruan: isiltasuna.

Industria digitalaren bekak

Vital Fundazioa - EGIBIDE - Deustuko Unibertsitatea bekak Industria Digitaleko Gradu dualeko ikasleentzat

Egoitza fiskala Araban edo Trebiñun duten lehen mailako ikasleentzat. Uztailaren 24ra arteko epea. Aurretiko hitzordua.

Hizkuntza Fundazioa

Hizkuntza Fundazioa hurrengo ikasturtea prestatzen ari da, berrikuntzak dakartza eta online matrikula estreinatuko da

Matrikulatzeko epea abuztuaren 23ra arte egongo da zabalik, online baino ez. Kuota ordaintzeko erraztasun berriak egongo dira, 'gonbida ezazu lagun bat' motako hobariak eta prestakuntza 'moodle' berria

Arabako Merkataritza Escola

Ikastaroa: Marketin eta salmentetan aditua.

%100 dohainik. Udalak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta La Caixak diru-laguntza eman dute. 215 ordu. 2020ko urriaren 21etik abenduaren 22ra. SPQ* Gold/FSA erakundeak (merkataritzako trebetasunak ziurtatzeko nazioarteko erakundea) ziurtagiri pertsonala emateko aukera ematen du.

Eta Gainera...

NANOIPUINAK 2020

Ezagutu itzazu Gazteentzako VI. Nanoipuin Lehiaketaren irabazleak

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org