Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2020ko ekainaren 16an, asteartea

Albistegi gaztea 70. Zb

Oraingo erronka: gazteak. Gazte Plan berria

Erronka: gazteak, gazte plana

Gazteria Zerbitzuak 2020-2021 "Erronka: Gazteak" izeneko Gazte Plana eraikitzeko prozesu parte-hartzaileari ekin dio, Covid19 birusak eragindako egoeraren aurrean.

Talde politikoek, Gazteria Elkarguneak eta Gasteiz Gaztea gazteria-politiketako eragileen sareen partaideek hartuko dute parte. Ezagutu ezazu hemen proiektua eraikitzeko proposamena, faseak...

Erronka: gazteak gazte plana

Ezagutu gazteen errealitatea aztertzeko lehen txostena, Covid19aren krisiak sortutako eraginaren ostean. 2020ko ekaina.

Txosten honekin hasten da "Erronka: Gazteak" gazte Plana egiteko prozesua. Animatu eta parte hartu hurrengo faseetan: lehentasunak eta ekintzen proposamena.

IV. gazte plana

Udalaren IV. Gazte Planaren ebaluazioaren azken txostena.

Itxiera-txostena, 2017tik 2019ra hirian indarrean egon den gazte-planaren emaitzekin.

Adi egon!

PIOBE 2019

Ez gelditu! Prestatu enplegurako! Jarraitu etxetik prestakuntza jasotzen, lana lortzeko aukera hobea izateko.

Vitoria-Gasteizko Udalak jarraitzen du eskaintzen: orientazio profesionaleko zerbitzua, enplegu zentroa, online ikastaroak eta streaming bidezko hainbat ekimen (jardunaldiak, talde-tailerrak eta prestakuntza)

VitoriaGazteok

VitoriaGazteok Instagram profila.

Hiriko gazteek kudeatu ahal duzue Gazteria Zerbitzuaren 'instagrama’. Animatzen al zara?

gazte sortzaileak beka

2020ko Gazte Sortzaileak beka deialdia abian da.

Gazteek gazteentzat sortutako ekitaldi kulturalak euskaraz.

landa eremuko dekalogoa

Udalak jardunbide egokien dekalogo bat zabalduko du udalerriko parke eta herrietara doazen bisitarientzat.

Gozatu zelaiaz eta bere abantailez, baina kontu handiz eta errespetuz.

Gazteen behatokia

Gasteizko gazteen errealitatearen Behatokiaren 2019ko txostena.

Gazte Planaren Bulegoak egin du eta gazteen errealitatea osatzen duten esparruen gaurkotasuna erakusten du: enplegua, prestakuntza, etxebizitza, osasuna, aisialdia...

ekintzaileentzako bekak

Zabalik dago ekintzaileentzako bekak eskatzeko epea.

Ekintzaileentzako Bekak programak 1.000 eta 2.500 euro arteko laguntza ekonomikoak enpresa proiektua abiarazi eta garatu dezaten.

Sareetan jarraitu

Facebook infogazte

Facebooken orrialdea: informazio gaztea.

Sareko informazioa.

Twitter VG gaztea

VG_gaztea twitteren profila.

Segituan ezer ez galtzeko.

Murgil zaitez OMIJen (Gazteentzako Argibide Bulegoa)

omij uda

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak udako ordutegia du irailaren 7ra arte.

Ekainaren 15etik irailaren 7ra arte aurrez-aurreko arreta astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara izango da.

gazteentzako bidaiateka

Ekainaren 15etik aurrera, bidaia-gidak maileguan hartu eta ordenagailuak erabili ahalko dira berriro Gazteen Argibideetarako Bulegoan.

Bidaiatekan mailegu zerbitzua eskainiko da baina ezingo dira dokumentuak bertan kontsultatu.

hizkuntza kluba

Hizkuntza Kluba – UPV/EHUko ikasleentzako borondatezko lan-praktikak enpresetan.

UPV/EHUko Letren Fakultateko ikaslea bazara eta borondatezko lan-praktikak enpresan egin nahi badituzu, Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak aukera ematen dizu.

BEKAK DIRULAGUNTZAK

Bekak, dirulaguntzak eta praktikak.

Ekintzaileentzako dirulaguntzak, prestakuntza bekak, ikerkuntza bekak, lan-praktikak…

iragarko taula

14 eta 30 urte bitarteko gaztea bazara gure iragarki taula zure eskura duzu!

Eskola partikularrak online eman nahi?, hizkuntza trukea egiteko zure burua eskaini nahi? Begira ezazu iragarki taula, eta bilatzen duzuna ez baduzu topatzen, iragarri zaitez!

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa

laguntzak AFA kultura

Arte eszeniko eta musikalen 2020ko ekitaldiko prestakuntza ekintzetarako deialdi publikoa. Aurkezteko epea: ekainaren 1etik 30era arte.

Arabako Foru Aldundia: Arte eszenikoen (dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa) eta musikalen alorretan, 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, Araban edo Trebiñun erroldatuak.

Ika Gasteiz

Gasteizko IKAk ekainaren 15etik aurrera abiatuko ditu udako ikastaroak.

Informazio zehatzagoa, IKAren webgunean.

Arte eszeikoen tailerra

Gazteentzako Taldeak eta Antzerki Musikala Eszena-Arte Tailerrean (EAT). Gurekin oholtzan irudikatu eta jolastu nahi duzu?

Ehun bat gaztek antzezpena, gorputz-espresioa, kantua, dantza... ikasten dituzte eta beste batzuk Formakuntza, Hastapena, Inprobisazioa eta Sormena.

Oihaneder

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak!

Kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta hainbat eta hainbat ekintza euskararen kultur arloko inguruan Gasteizen!

artgia

ARTgia Sorgune & Aretoak bere hirugarren urteurrena ospatuko du. Ekainero bezala, galeriak hainbat artista izango ditu agertokian.

Ekainak 18, Pablo Ochoa de Olza (pintura eta margoak), ekainak 19, Eider Iturriaga eta Ibai Arrieta (argazkilaritza) eta ekainak 20, Mirena Nafarrete (performance).

gazteok XXI

Gazteok XXI, Gasteizko elizbarrutiaren gazte pastoraltzak antolatutako gazteentzako ekintzak.

Donejakue Bideko Gazteen Europako erromesaldiaren logo, ereserki eta kartel lehiaketa, film laburren lehiaketa eta musikari katoliko gazteen VI. topaketa (online).

Quiz, lehiaketa

Boulevardek ingurumenari buruzko trikimailu bat antolatzen du? Parte hartu eta irabazi patinete elektrikoa eta 50 €-ko erosketa-txartelak.

Gure hiriko eta merkataritza-guneko hainbat ingurumen-alderdiri buruz dakizuna probatu nahi baduzu, hau da zure jokoa.

Eta gainera...

zurrumurruen kontra.

Online mintegia: 'Gorrotoaren diskurtsoa eta adierazpen-askatasuna. Ekainaren 22an, on line.

Edozer gauza esan daiteke? Nork erabakitzen du zer esan daitekeen eta zer ez? Adierazpen-askatasuna oinarrizko eskubidea da.

Fotoarte 2020

Alarma egoeraren ondorioz eten ziren epeak berrabiarazi ondoren, FotoArte lehiaketaren parte hartzea ekainaren 15era arte luzatzen da.

Epaimahaiaren erabakia argitaratuko da uztailaren 3an eta hautatutako 32 argazkien erakusketa birtuala.

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org