Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2020ko maiatzaren 25ean, astelehena

Albistegi gaztea 69. Zb.

Adi egon!

aholkularitzak gazteentzat

COVID19ak gazteen lanean eragindako kaltea.

Ikusirik COVID19ak eragin duen osasun larrialdia eta zelan hau eragingo dien gazteen lan balditzei, Gazteentzako Aholkularitza Juridikoak, COVID19ak lanean eragindako ohiko galderen zerrenda argitaratu du.

Vitoria gazteok instagram

VitoriaGazteok Instagram|era ailegatu da.

Hiriko gazteek kudeatu ahalko duzue Gazteria Zerbitzuaren 'instagrama’. Animatzen al zara?

Higa 2020 hiztun gazteak

HIGA 2020+1! HIGA, hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa, 2020ko irailean antolatuta zegoena, 2021era arte atzeratuko da.

Gaur gaurkoz, ezin dugu bermatu gazteek topaketara hurbiltzeko aukera izatea, ezta bertan nahi genituzken hizkuntza komunitate guztietako kideak egotea ere.

ikasle pisuak zer?

EGKk aurkezten du #IkaslePisuakZer kanpaina. ikasle pisuei buruzko informazioa eta proposamenak.

Bizipen pertsonaletik abiatuz, gaiari erantzun bat ematea da asmoa. Zure bideoa partekatu #IkaslePisuakZer traola sareetan edo bidali zure bideoa hezkuntza@egk.eus

aholkularitza juridikoa

Lanari buruzko ohiko galderak.

Gazteentzako Aholkularitza Juridikoak lanari buruzko ohiko galderen zerrenda argitaratu du, gure web orrian argitaratuta egongo da, inoiz edozein zalantza izaten baduzu bertara jotzeko aukera izateko.

Gazteak eta etxebizitza

Gazteak eta etxebizitza: 2019an EGKk bestelako ereduak bilatu zituen azken bi urteetan, bai Euskadin, bai Europan.

Eta gero bi topaketa egin zituen gazteen iritzia gehitzeko. Hementxe dena daukazu: Gazteak eta etxebizitza 2019 txostenean.

Jarraitu sareetan

Facebook infogazte

Facebooken orrialdea: informazio gaztea.

Sareko informazioa.

Twitter VG gaztea

VG_gaztea twitteren profila.

Segituan ezer ez galtzeko.

Murgil zaitez OMIJen (Gazteentzako Argibide Bulegoa)

omij etxebizitza

Etxebizitzari buruzko informazio eta aholkularitza.

Aholkularitza zerbitzuak, alokairurako dirulaguntzak eta ikasleentzako ostatuari buruzko webgunea.

omij aurreko hitzordua

Gazteen Argibideetarako Bulegoak aurrez-aurreko arreta ematen du berriro aurretiaz hitzordua eskatuta.

Hitzordua eskatu eta nahi duzun gaiari buruzko argibideak eskatu itzazu: lana, etxebizitza, prestakuntza, lehiaketak…

BEKAK DIRULAGUNTZAK

Bekak, dirulaguntzak eta praktikak.

Ekintzaileentzako dirulaguntzak, prestakuntza bekak, ikerkuntza bekak, lan-praktikak…

iragarko taula

14 eta 30 urte bitarteko gaztea bazara gure iragarki taula zure eskura duzu!

Eskola partikularrak online eman nahi?, hizkuntza trukea egiteko zure burua eskaini nahi? Begira ezazu iragarki taula, eta bilatzen duzuna ez baduzu topatzen, iragarri zaitez!

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa

IDarte diseinu eskola

Ekainaren 6an Sarbide Probak IDarte-n.

Barne Diseinua, Diseinu Grafikoa, Animazioa, Argazkilaritza edo Ilustrazioa ikasi nahi baduzu IDarte-n, izena emateko epea ekainaren 1era arte. Zalantzak ateirekiak@idarte.eus mail helbidean.

ikaslan 2020-2021

Ikaslan Arabak 2020-2021 ikasturterako egindako prestakuntza-eskaintza hemen dago.

Aurrematrikula, onartzeke, ekainaren 1etik 19ra izango da, presentziazko LHko lehen kurtsoan. On line trebakuntzan maiatzaren 29tik ekainaren 9ra bitartean.

Oihaneder

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak!

Kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta hainbat eta hainbat ekintza euskararen kultur arloko inguruan Gasteizen!

Gurutze gorria, ciberbullyng

Ziberbullying: aldatu filmaren gidoia, zure papera ez da bigarren mailakoa.

Maiatzaren 2a eskola-jazarpenaren aurkako nazioarteko eguna izan zen. Gurutze Gorriak Ziberbullyingaren gaia lantzeko jarduera-koaderno bat aurkezten du.

Gure anitza zigilua

Gune Anitza zigilua (2016an sortua). Animatu diren egileek beren motibazioak kontatzen dizkizu.

Marienea, Urtxintxa Eskola, Pikara Magazine, ALDARTE, Errespetuz, Bergarako Euskara elkartea eta Katxalin elkartea, TaPuntu eta UPV/EHUko Berdintasunerako zuzendaritzaren testigantzak.

Eta gainera...

nanoipuinak gaztentzat

Oraindik garaiz zabiltza Gazteentzako Nanoipuinen VI. Lehiaketan parte hartzeko.

Aktibatu bloga

AKTIBATU bloga: haurrek eta nerabeek parte hartzeko gunea.

Aktibatu programaren jarduerek martxan jarraitzen dute. Aktibatu bloga hiriko haur eta nerabeentzako komunikazio eta partaidetza tresna bilakatu dadin nahi dugu.

Liburutegien bloga

Ezagutu ezazu Udaleko liburutegien sareko bloga.

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org